viernes, 29 de diciembre de 2023

Gurbindo toponimoa

Gurbindo da Leranozko etxe baten izena, Nafarroan. Lekuko zaharrena XIII. mendekoa da, beraz, oso toponimo zaharra da:

guruindo (1269/10/10)
gurindo (1366)
gurbindorena (1783)
gurbindo (1996)
gurbíndo (1992-1999)
Toponimoak ez du aldaera handirik erakutsi, XIV. mendeko lekukoa akatsa da, ezaguturik aurreko lekukoa eta ondorengoak.
Nahiz eta azterketa etimologikorik ez izan, analisia oso agerikoa da, gurbi izena, gurbitz hedatuagoaren aldaera eta -ndo atzizki txikigarria, antroponimian zein toponimian ezaguna. Etimologia antzekoa jaso zuen Gurbizar toponimoak eta han proposatutakoa hemen ere jarriko dugu, aldaketa bera gertatuko zelako. Garai batean *burgi hitza izan zen, hainbat toponimotan agertzen dena, Burgi herri izenean, esaterako. Litekeena da *murgi aldaera ere izatea, Murgia, Murgialdai, Murgiondo toponimoetan dagoena. Hitz horren esanahia 'herri' izango zen, burgu hitzaren antzekoa eta ziurrenik aiapagai den hitzarekin lotua. Beraz, hala izan bazen hauxe izango zen bilakaera: *burgi + -ndo > *Burgindo > Gurbindo. Horrela, alde semantikoa oso ongi egokituko zen eta beharrezko aldaketa fonetikoaren oso adibide antzekoa izango zen Gurbizar toponimoarena.
Antzeko toponimoa Murgindueta da, hasieran *murgi du, ez *burgi. Toponimo honetan ez da metatesirik gertatu; gainera, -eta atzizkia ere badu.

martes, 26 de diciembre de 2023

Urtsulategi toponimoa

 Urtsulategi da Amezketako etxe baten izena. Lekuko zaharrik ez badago ere, etimologia erraz igartzen da kontuan izanik toponimoa osatzen duten bi elementuak ezagunak direla. Bukaeran -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrikoa Urtsula antroponimo emakumezkoa da, latin jatorrikoa. Izen hori oso ezaguna izan da euskal lurretan, eta lekuko ugari daude, XVI. mende hasieratik Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Ursularen lekukoak ez dira gutxi, ondoko irudian lekuko zaharrenak daude:


viernes, 22 de diciembre de 2023

Zinkunegi toponimoa

 Zinkunegi da Aiako baserri bat. Bi toponimo eratorri daude, biak baserriak, Zinkunegisaletxe eta Zinkunegizuri. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Kurpidea ballaran:

ZINKUNEGI (2 viv.) (col.)
ZINKUNEGI SALETXE (col.)
ZINKUNEGI ZURI (col.)
Toponimoa aspaldi deitura bihurtu zen eta Dokuklik web-gunean lekuko zahar batzuk daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Zinkunegiren lekukoak XVI. mendearen erdialdean agertzen hasten dira:

Toponimoak ez du zailtasun berezirik, Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan azaldu zuen:

Toponimo honetan zinkun hitza dago, zikoina hitzaren aldaera:
zinkun.
(V-gip ap. Etxba Eib).
Cigüeña.
Araba barrenean zear giñoiazala lagun tade bat, otarrazabalan iduriko zinkun-kabia. MItziar Txoriak 20. Inguru aietako baratza ta zelaietan, garbizio ederra egingo ziaken zinkun aiek! Ib. 20.

ZINKUN BELTZ. "Cigüeña negra" MItziar Txoriak 20.

ZINKUN ZURI. "Cigüeña común" MItziar Txoriak 20. Cf. VocNav: "Zinkun-zuri, cigüeña blanca. Es voz vasca".
--Egazti anka luze au, ezagutuko dezute noski! -- Bai ondo, Matxin! Zinkun zuria! MItziar Txoriak 20.
Aldaera horren lekukoak XX. mendekoak dira eta, beraz, Zinkunegi toponimoaren lekuko zaharrenek zinkun hitzaren agerpena 500 urte inguru aurreratzen dituzte.

miércoles, 20 de diciembre de 2023

Gurbizar toponimoa

 Gurbizar da Erroibar ibarreko herri hustu bat, Nafarroakoa. Euskaltaindiaren EODA datu basetegian informazio oparo dago Gurbizar toponimoaz, lekuko zahar eta berriak eta etimologia bat. Toponimoa XIV. mendean agertzen da lehenengo aldiz paperean:

garcia de guruiçar (1366)
gurbiçarr (1366)
lope gurbiçarr (1366)
[...]
Toponimoak ez du aldaerarik erakutsi papereratu zenetik, oso egonkorra izan da. Agertzen den etimologia bakarra Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa da:

[...]
Probablemente de gurbe, gurbi 'pomera' (sorbus domestica) y zahar 'vieja'.
[...]
Gurbi izena, gurbitz hedatuagoaren aldaera da, nahiz eta lekuko idatzia oso urria den:
gurbi.
(AN-erro ap. A Apend ).
Madroño. v. gurbitz.
(AN-gip-ulz ap. A; Lcq 87). "Acerolillo" A.
Alde horretatik, arazorik ez, alde semantikoan ere ez dago oztoporik, ugariak dira Euskal Herriko herri izenak landare izen batez osatuak direnak. Hala ere, badago beste azalbide bat, aldaketa fonetiko larri bat behar duena, baina alde semantikoan erabat egokituko zen. Beharbada hasierako elementua gurbi izan beharrean *burgi zen. Hitz hau ez da euskal testuetan agertzen, Nafarroako herri izena aipatzeko ez bada, baina ondorengo toponimiko batzuk utzi ditu euskal lurretan, Burgi herriaz gain, badira *murgi aldaerarekin hainbat toponimo, Murgia, Murgiondo, Murgialdai... Baita Murgizar toponimoa ere, aztergai den toponimorako etimologia berdina duena.
Murgi edo burgi oinarria duten toponimoetan herrixkak edo aipatuak dira, Gurbizar izan zen bezala. Hala izan bazen, bilakaera laburra izan zen, *burgi + zahar > *Burgizar > Gurbizar. Aldaketaren arrazoia izan liteke *burgi hitza galdu zela eta orduan aldakera errazagoa izan zela, baina *burgi hitzarekin osaturiko beste toponimoetan ez zen aldaketa hori gertatu. Beharbada Gurbizar toponimaren txikitasunak lagunduko zuen, ezin ziur izan. Proposatutako etimologia zuzena bada, aldaketa garai oso zaharretan gertatuko zen, XIV. menderako aldaketa gertatua zen eta finkatua.

lunes, 18 de diciembre de 2023

Munita toponimoa

 Munita da Tolosako hainbat toponimotan ageri den oinarria, hirurak baserriak dira: Munitabarrena, Munitaberri eta Munitagoikoa.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bi lekuko daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MUNITA (prop.) Auzo txiki ballara, Tolosa
MUNITA GOIKOA (prop.) Auzo txiki ballara, Tolosa
XVII. mende hasierakoa den Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan bi lekuko daude, bata Tolosari dagokio, bestea Urnietari:
Muñita, Tolosa
Munita, Urnieta
Tolosako toponimoaren grafia ez da beste inon agertu eta litekeena da akatsa izatea.
Toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekuko ugariak badira:

Ondorioztatu daitekeenez, Munita toponimo zaharra da eta, XVI. mendean egun dagoen izen bera zegoen. Toponimoaren analisia izen hori jatortzat hartuko du, beraz, ez du kontuan hartuko beste izen zaharrago baten aldaera izatea. Toponimoaren hasierak antza du Muniegi eta Munibe bezalako toponimoekin. Hauetarako *muni hitz zaharra oinarritzat proposatu dugu, muino ezagunarekin lotura izan dezakeena. Baina badago oso izen antzeko bat, Munio antroponimoa, Muniosoro toponimoaren oinarria dena. Antroponimo honek eratorri batzuk izan zituen, Muniko antroponimo hipokoristikoa bezala, Munikosoroa eta Munikola toponimoetan dagoena. Muniko izenean Munio antroponimoaz gain, -ko atzizki txikigarria dago. Beharbada Munita toponimoa ere multzo horretakoa da eta toponimoa baino lehenago, antroponimoa izan zen. Lekuko zuzenik ez dago eskura, baina antroponimo ustezko honen egitura argia da, alde batetik Munio izena eta bestetik, -ita atzizki txikigarria edo hipokoristikoa. Berazkita eta Otsaita toponimoetan eite bereko antroponimoak daude, lehenaren lekukoak badira, baina Otsaita toponimoaren kasuan *Otsaeta edo *Otsaita berreraikiak dira. Munita toponimoari dagokionez, antroponimoa *Munita izan zitekeen edo *Munieta, baina lekukoetan ez da behin ere agertzen aldaera hori eta lekukotza zaharra da, XVI. mendetikoa.
Beste kontu bat dago, gutxi batzuetan -eta atzizkia aldatu zen -ita bezala agertuz, horrelakoak dira Arexita eta Labaita toponimoak. Azken honetan aldaketa bokal disimilazioak azal dezake, bestean zailagoa da azalbide hori.
Laburtuz eta kontuan izanik baserriak direla, normala da hauen oinarrian antroponimo bat izatea. Hori dela era, *Munita antroponimo emakumezkoa proposatzen dugu, Munio antroponimotik sortua, bukaeran -ita atzizki hipokoristikoa duela. *Munitaren lekukorik ez badago ere, izena osatzen duten bi elementuak oso ezagunak dira eta, alderdi semantikotik ez litzateke oztoporik.

viernes, 15 de diciembre de 2023

Landabitxia toponimoa

 Errioxako toponimo zahar hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano izeneko bilduman dago lekuko bakarra, 180. agirian 1088. urtekoan:

[...] parte, via; et de sursum, vinea de domna Tota. Et alia serna in Aiuga, deorsum parte via vadit. Et tercia serna in defesa de Sagga. Et tres vineas: una ex his deorsum via que vadit ad Emnes; alia vinea inter Ternero et Morico, latus via; tercia vinea in Lhandaviggia, latus vinea de dompna Tota, et semita per medio.
Toponimoak idazketa ezohikoa du, lehenengo silabatik hasita, <h> horrek ez zuen hasperenik erakutsiko baina zaila da jakitea zertarako idatzi zuten. Toponimoaren azken aldean ere, bada zer aipatzeko, <gg> digrafoak islatuko luke egun <tx> idazten dena. Antzeko grafiak daude Erdi Aroko agiri zaharrenetan, horrela, Donemiliagako kartularioan badago Oggando de Villa Porchera (CSM 174, 1055) izenekoa, egun Otxando bezala jarriko genukeena.
Toponimoaren interpretazioa zuzena bada, toponimoak hiru elementu lituzke, bukaeran -a artikulua, eta aurrerago bitxi hitza, izenondoa, ziurrenik:
2. pitxi (V, G, L-ain ap. A). Ref.: A (pitxi); Etxba Eib (pitxia). Precioso, adornado; hermoso. "Lindo (voc. puer.)" A. Cf. HARRI-BITXI. Tr. Documentado en textos meridionales desde finales del s. XIX.
Hitzak dituen esanahien artean hauxe da egokiena, gure ustez. Bide batez, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreran lehenengo agerpena XIV. mendekoa da, Jacue Bichia (1366). Hori kontuan hartuz, Landabitxia toponimoak ia 300 urtez aurreratuko litzateke, hitzaren agerpena XI. mendean jarriz.

miércoles, 13 de diciembre de 2023

Matxiku toponimoa

 Matxiku da Berastegiko toponimo bat, baserri bat. Gainera, badira toponimo eratorri batzuk, Matxikuko borda eta Matxikuko karobia. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MATXIKO ATZEA (desh.), Eguzki alde
Bi lekukoak kontuan hartuz, bilakaera gertatu da, Matxiko > Matxiku. Lekuko fidagarriak badira, aldaketa hori nahiko berria izan da, azken 50 urteetan gertatua, beharbada lekuko gehiago beharko lirateke aldaketa horren data ziurtatzeko. Edonola ere, badirudi aldaketa bat gertatu dela, i-o > i-u bokal asimilazioa. Hau nahiko ezaguna da eta euskal lurralde batzuetan ohikoa da.
Toponimoan antroponimo bat dago, Matxiko, blog honetan behin baino gehiagotan aipatua, Matxikobaso toponimoan dagoena. Matxikorta edo Matxikortina toponimoetan aukera dago izen hori izateko, baina Matxi ere izan zitekeen oinarria. Izan ere, Matxi antroponimoaren hipokoristikoa da, -ko atzizki txikigarria erantsia. Matxi bera hipokoristikoa da, Martin antroponimotik, edo zehatzago izanez, Marti euskal egokitzapenetik.

lunes, 11 de diciembre de 2023

Estebangoa toponimoa

 Estebangoa da Aretxabaletako eraikin bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

ESTEBANGOA (prop.), Oro auzoa
Lekukoak berdinak dira eta, beraz, izen bakarra dago aztertzeko, Estebangoa. Toponimoak hiru elementu ditu, bukeran -ko eta artikulua eta oinarrian, Esteban antroponimoa. Euskaraz ohikoa izan da Eztebe egokitzapena, Estebe toponimoan dagonea, baina Esteban ere oso arrunta da, baita toponimian ere, Estebanetxea toponimoak erakusten duen bezala.
Oikonimian ohikoa da -ren + -a bukaera izatea, baina batzuetan -ko atzizkia ere erabili izan da, Martokoa toponimoa bezala, oinarrian Marto antroponimoa duela.

jueves, 7 de diciembre de 2023

Pertsebelerreka toponimoa

 Pertsebelerreka da Oiartzungo erreka bat, toponimoaren bukaerak adierazten duen bezala. Hasierako elementua antroponimo bat da, egun gutxi erabilia baina, hala ere, ezaguna, Pertzeval zalduna, ziklo arturikoan.
Euskal lurraldean ere erabilia zen, K. Mitxelenak eta A. Irigaraik egindako Nombres vascos de persona lanean agertzen den bezala:

Presebal Perceval, en ambas versiones de la quema de Mondragón, RIEV 3, 118-119. Lope García de salazar escribía al parecer, Persibal.

lunes, 4 de diciembre de 2023

Saint-Dos toponimoa

 Saint-Dos (okzitanieraz Sendòs) da Frantziako Pirinio Atlantikoak departamenduan dagoen udalerria.
Wikipedia frantsesean Saint-Dos toponimoaren lekuko zahar batzuk daude:

Le toponyme Saint-Dos est une mauvaise interprétation par l'administration française du nom gascon Sendòs qui apparaît sous les formes Sendos-Juson, Sendos-Suson et Sancta-Maria de Sendos (respectivement 1120 pour les deux premières formes, et XIIe siècle, cartulaire de Sorde), Scendos (1151), Nostre-Done de Sendos (1442, notaires de Labastide-Villefranche), Sandoos, Sandos de la juridiction de France et Saint-Doz (respectivement 1538 pour les deux premières formes, et 1675, réformation de Béarn).
Hemen proposatuko den etimologia Zenotz toponimorako berbera da, bukaeran -otz atzizkia eta oinarrian Sendo antroponimoa, baina Zenotz ez bezala, jatorrizkotik hurbilago geratu zen, nd > n bilakaera gertatu gabe.

viernes, 1 de diciembre de 2023

Mitizar toponimoa

 Mitizar da Idiazabalgo etxe bat. XX. mendeko toponimo honen lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MITIZAR (prop.) Urbizu ballara, Idiazabal
Toponimoa apur bat aldaturik dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen bigarren erdian hasten dira Mitezar deituraren lekukoak:

Beraz, aldaketa bat gertatu zen, bokal asimilazio bat, i-e > i-i. Gainera, proposatuko den etimologian aldaketa bakarra gertatu da, aferesi bat. Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena zahar izenondoa da eta hasierakoa *Amiti antroponimoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horri buruz.

jueves, 30 de noviembre de 2023

Zenotz toponimoa

 Zenotz da Ultzamako kontzeju bat, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basegian informazio ugari dago Zenotz toponimoaz, lekuko zaharrenak hauek direla:

cenoz (1201-1300)
cenotz (1268)
cenoz (1366)
Ikus daitekeenez, toponimoa ez da aldatu azken 800 urteetan, oso izen egonkorra izan da, aldaketarik gabekoa.
Toponimoaren etimologiari dagokionez, ez dago ezberdintasun handirik izena aztertu dutenen artean, Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburuan dagoena:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Zen-'. De *Zen- + -otz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad.
[...]
Eta Patxi Salaberriren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e) lanekoa:
[...]
Zenotz (N) // En la base del topónimo tenemos el antropónio *Zeno, variante asibilada del documentado Keno (SALABERRI 2003, p. 87), como coelu(m) > zeru « cielo », más el sufijo –tz. Se trata pues, en origen, de « la propiedad, la hacienda... de *Zeno »
[...]
Blog honen sarrera hanetako hurbilpena ez da berdina, bukaerako atzizkia -otz bada ere, antroponimoa Sendo litzateke, euskarazko sendo hitzetik sortua, izenondoa izanik, izengoiti bihurtu zen. Txendoa eta Txendonea toponimoen sarreran Sendo izengoitiaren Erdi Aroko erabileraren lekuko batzuk daude. Erabilera horren lekukoak gutxi dira baina ziurrenik aspalditikoa zen, Zenotz toponimoaren oinarria Sendo bada.
Toponimoan aldaketa batzuk gertatuko ziren, hasierako *Sendotz izenetik, alde batetik nd > n bilakaera gertatu zen, blog honetan aipatua, Altzania toponimoan bezala. Beste aldaketa txistukariei dagokie, asimilazio bat gertatuko zen eta hasierakoa aldatuko zen: s-tz > z-tz. Bilakaera hau ezaguna da, sasoi edo sinetsi hitzetan txistukariak apikariaren alde asimilatu ziren, toponimoan ez bezala.

martes, 28 de noviembre de 2023

Mutitegi toponimoa

 Mutitegi da Tolosako baserri bat. Toponimo eratorri bat dago, Mutitegiko tontorra.
Herri berean oso toponimo antzekoa dago, XVII. mende hasierakoa da, 1625. urte inguruan idatzi zelako Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburua eta Tolosako etxeen artean Mititegui aipatu zuen.
Lekuko gehiago daude Pablo Gorosabelen Bosquejo de Tolosa liburuaren 5. kapituluan Mititegi zein Mutitegiren aipu batzuk daude. Horrela, Mititegiren aipu bakarra 1611. urteko agiri batekoa da:

Domingo de Artano, dueño de la casería de Picoaga, expuso que los pertenecidos de ésta confinaban con terrenos concejiles por la parte de Mititegui, y particularmente un castañal donde había dos mojones por la parte de arriba muy distantes uno de otro, y pidió que para mayor claridad se pudiese otro en medio de los dos.
Hurrengo biak dira Mutitegiren aipuak, lehenengoa 1708. urtekoa:
Que en la de 26 de Febrero de 1708 se dio comisión al Sindico para que asistiese a la colocación de un mojón divisorio de lo concejil y de una tierra propia de Don Miguel de Aramburu, existente en el partido de Mutitegui en el sitio llamado Arategui.
Azkena, 1799. urtekoa:
Que en la de 18 de Agosto del mismo año 1799 se nombró comisionado que interviniese en hacer la demarcación y fijación de mojones divisorios de lo concejil y pertenecidos de las caserías de Erreca, Olarrain Garaicoa y Mutitegui con arreglo a la declaración del perito Don Francisco de Ugartemendia.
Beraz, bost lekuko daude Tolosakoak, bi zaharrenak Mititegi dira eta beste hirurak, berrienak, Mutitegi. Toponimo bera bada, bilakaera bat gertatu da eta norabidea argia da: Mititegi > Mutitegi. Bokal disimilazio bat gertatu da, i-i > u-i, Jandustegi toponimoan bezala.
Mititegi bada aztertzeko izena, bi zatitan bana daiteke, azkena -tegi atzizki ezaguna da baina hasiera miti-, ez da. Azalbidea aurkitzeko, aldaketa baten beharrean gaude, aferesi bat gertatuko zen, Bañezbaso toponimoan bezala, Imitarte toponimoa ere badelako. Hauetarako antroponimo bat proposatu dugu, arabiar jatorrikoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago dago.

viernes, 24 de noviembre de 2023

Kapelueta toponimoa

 Kapelueta da Gipuzkoako erreka bat, urak itsasora zuzenean uzten dituena. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, dagoen bezala analiza daiteke. Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran -eta atzizkia eta oinarrian kapelu izena. Elementuak aski argiak dira baina esanahia ez. Beharbada inguru horretako hiztunek jakin lezakete errekaren izen horren arrazoia.
Toponimo honetan arazorik ez dago elementuak jakiteko, baina interpretazioa iluna da, beste toponimo batuzekin gertatzen den bezala.

Pagadizubaratza toponimoa

 Pagadizubaratza da Villabonako baserri bat, beraz, gipuzkoar toponimoa da. Aipatuako izendegian dauden lekukoak aski berriak dira, Paradinbaraza (1857) izan ezik. Azken hamarkadetan agertzen dira Pagasus (1992), paasus (1993) eta Paradizubaraza (1993), Pasus (Pagadizu) (2004), Pagadizu (2004), beste batzuen artean.
XX. mendeko beste lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, aurrekoak baino lehenagokoa:

PADADIZU (PASUS) (prop.)
Toponimoaren lekukoak oso nahasgarriak dira, batzuetan ahozko bilakaera gertatu da, Pagasus aldaeran bezala. Padadizu interesgarria da, herskari asimilazioa gertatu delako eta beste lekukoak kontuan hartuz, g-d > d-d. Hala izan bada, Pagadizu jatorragoa litzateke. Baina XX. mende bukaerako lekukoetan beste bat dago, izena argitzeko beharrezkoa, Paradizobaraza, Luis Mari Mujikak bildua. Hemen egingo den interpretazioaren arabera, zaharrena *Paradizubaratza litzateke eta berrinterpretatu zen hasierako zatian Pagadizu ikusiz eta gero hori ere aldatu zen ahoz.
Beraz, *Pagadizu toponimoa izango bazen, analisia litzateke paga- 'pago' + -di + -zu. Horrelako toponimo bat ez litzateke batere nabarmena izango euskal toponimian. Hala ere, badago beste aukera bat, paradisu hitza izatea, Paderisukoa toponimoan bezala. Ezberdintasun gutxi batzuk badira, beharbada toponimoaren jatorrizko esanahia galdu zenean sortuak eta, herri etimologiaz, toponimoa berregin zen. Beharbada toponimoaren lekuko zaharretan ikus liteke hemen jarritako hipotesiaren zuzentasuna.
Ezaguna da Eden toponimo biblikoa Paradisuko baratzea bezala azaltzen dela.

miércoles, 22 de noviembre de 2023

Arkauti toponimoa

 Arkauti da Gasteizko udalerriareb kontzeju bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada Arkauti toponimoari buruzko informazio ugari, lekuko zahar eta berriak eta etimologia batzuk ere bai. Lekuko zaharrenak XIII. mende bukaerakoak dira:

arcaut (1295)
sancho martines de arcaut (1320)
yenego martinez d'arcaute (1320)
Hurrengo mendekoak dira Arkauti aldaera dutenak, interesgarriak euskal aldaera jakiteko eta, ikusiko dugun bezala, etimologia emateko:
iohan dias de arcauti (iohn dias de arcauri) (1470)
joan diaz de arcabti (1470)
arcavti, arcauti (1519)
Toponimo eratorri batean euskal aldaera ere bada:
arcautirabidea (1749)
Etimologiaren aldetik, P. Salaberrirena aipatzekoa da, Araba / Álava: los nombres de nuestros pueblos liburukoa, aipatutako orrialdetik jasoa:
[...]
Den. oficial: Arkauti / Arcaute [...] Etimol.: De etimología oscura para nosotros. Mitxelena (AV, 89) cita Arricauz, derivado de harri, y dice que de ahí seguramente habrá salido Arcauz, y añade «cf. Arcaute», pero no da más explicaciones. Sobre la apertura -i (euskera) > -e (romance) véase lo dicho en la entrada Argote [Iglesias (2001: 327) lo relaciona con Argote de A Coruña, con Argonte de la misma región y de Portugal, y con Argonde del último país. En opinión del mencionado autor, la evolución habrá sido: *uilla Argodi > *Argod > Argot > Argote, la última forma con una e paragógica, o esta otra: *uilla Argodi > *uilla Argoti > Argote. Es decir, se trataría de un topónimo creado sobre el antropónimo Argod, con evolución romance (paso -i > -e; cfr. Arkauti > Arcaute, Artzi > Arce, Mugairi > Mugaire, Oñati > Oñate)].
[...]
Ezin aipatu gabe argitaratu berria den azterketa bat, Valeriano Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Álava, complementarias a la obra Álava / Araba. Los nombres de nuestros pueblos (2015) de P. Salaberri, 65. or.:

Arkauti aldaera lekukoetan zaharrena ez bada ere, jatorrizkotik hurbilago izango zen, jakinik -i > -e bilakaera gertatu ohi dela erromantzera egokitzean. Toponimo horrek bi elementu izango zituen, oinarrian arka izena. Hitz honen lekukoetan 'kutxa' esanahia bada ere, garai zaharragoetan uharka hitz elkartuaren sinonimoa izango zen, Lizarrako Arkaburua toponimokoa bezala.
Bigarren elementua guti izenondoa izango zen, 'txiki' esanahia duela. Aldaketa bakarra gertatuko zen, bokalarteko /g/ galdu zen, Nafarroako Sorauren herrian bezala, *Soraguren zaharrago batetik aldatua. Beharbada *Arkaguti > Arkauti bilakaerak erraztu zen aurreko silaban belare bat izatean.

Malkorbe toponimoa

 Malkorbe da Gipuzkoako hiru herritan dagoen toponimoa. Getarian hondartza bat da eta aurkintza bat Berastegin eta Ibarran.
Getariako toponimoaz bada XVIII. mendeko lekuko bat, Gipuzkoa en el siglo XVIII a la luz de la obra de Tomás López lanetik jasoa:

De Montañas se conocen las nombradas Garate el Monte e Ysla de S[a]n Anton, y la peña nombrada malcobre, y no se sabe que haya Canteras de Jaspe Marmol, ni otras piedras preciosas, como tampoco Lapidas, Medallas, ni Ynscripciones, sino una que se pondra en su lugar.
Lekuko zahar honetan aldaketa bat dago, ziurrenik kobre izenaren eraginez, izan ere, toponimoaren elementuak aski argiak dira, lehenengoa malkor izango zen, malkar izenaren aldaera dena, Malkorri toponimoaren informazio gehiago hitz horretaz. Azkena -be atzizkia litzateke, behe hitz ezagunaren laburketa. Toponimoaren elementu berdinak Malgorbe toponimoan daude, baina honetan herskari belarea ahostunduko zen.

lunes, 20 de noviembre de 2023

Kardelu toponimoa

 Kardelu da Amezketako iturburu bat, beraz, Gipuzkoako toponimoa da. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoak oso antz handia du Gipuzkoako beste toponimo batzuekin, Kardel edo Kardelene toponimoarekin. Azken hauetan Gardele antroponimoa dago, Kardel aldaerarekin. Arazoa bukaeran dago, baina irtenbidea bada, Kardel toponimoen sarreran aipatu zen Gardele edo Kardel izenaz gain, beste aldaera batzuk bazirela, tartean Kardellu, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Cardellus antroponimoa aipatzen du:

262. — *Gardele (Kardelli) n. pr.: Gardelaynn (1330), Gardelegui (top. Gardellihi, Al., 1025); Cardellus abba (a. 981, Bec. gót. de Cardeña, CXXXI, 145), ap. Cardel (Lesaca, Nav.). V. Menendez Pidal, Oríg. 147 y 150."
Aragoiko San Juan de la Peña monasterioko kartularioan badira gutxienez beste bi lekuko, 44. agirian Kardellu Ennecones dago eta 49. agirian Kardellu de Bassobauzo. Beraz, Gardele antroponimoaren aldaeren artean bat izan zen Kardelu toponimoaren sortzailea. Aldaketa bakarra, bokalarteko albokoa, euskararen egokitzapena jaso zuelako, mailegu zaharrak bezala.

Imitarte toponimoa

 Gipuzkoako toponimo hau heldu zaigu deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik ezaguna izan zen Azkoitian:

Toponimoa ezaguna ez bada ere, deiturek emandako lekukoek erakusten digute Azkoiti inguruko toponimoa izan zela eta ziurrenik eremu horretako toponimia sakon aztertuz litekeena da toponimoa aurkitzea.
Imitarte izena iluna da, bukaeran arte hitza dago baina hasiera ez da hain argia. Hala ere, Erdi Aroko antroponimiak laguntza eman dezake, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaldua. Beraz *Amiti + arte > *Imitiarte > Imitarte. Bilakaera berdintsua Imitola toponimoari ere gertatuko zitzaion.
Antroponimoa erakutsi ondoren, bigarren elementuaren txanda heldu da. Arte hitza argia bada ere, iluna da testuinguru horretan, zaila delako arte hori zuhaitz izena izatea. Fenomeno bera beste toponimo batzuetan gertatzen da, Magdalenoarte eta Galindarte toponimoetan bezala, oinarrian antroponimoa dutela. Ziurrenik arte toponimo hauetan leku esanahia zuela, baina ziurtasunik ez dago.

viernes, 17 de noviembre de 2023

Bidasola toponimoa

 Bidasola da Zaldibiko baserria eta erreka. Baliarrainen toponimo eratorria dago, Bidasolagoikoa baserria.
Toponimoa deitura bihurtu zen eta lekuko zaharrenak XVI. mendearen erdialdetik agertzen hasten dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Toponimoa aski zaharra da eta oso antz handia du Bidasoa ibai izenarekin, baina ez daude ibai honen ondoan eta, horrek azalpena merezi du. Toponimoan bi elementu daude, azkena ola izen ezaguna da eta hasieran, bidaso izena:
bidaso.
Etim. El topónimo parece ser el origen del apelativo; para la etim. del primero, v. ApV 160.
(AN-5vill ap. A ; Dv, H).
"Rivière. Le nom de la Bidassoa n'est pas un nom propre en basque, comme beaucoup l'ont cru; on s'aperçoit au langage des paysans qu'ils l'emploient en qualité de nom commun, par exemple quand ils disent: Bidaso hori. J. Etcheberri en fait aussi un nom commun: Edan ginezake mendiko ibasoan [sic] gozoki" Dv. "1. nom du fleuve qui sépare une partie de l'Espagne de la France. 2. fleuve, rivière" H. "Riachuelo en general, corriente de agua" A.
Belhar zurthiñez gorputzak haz gintzake iuiuski / Eta edaran bidaso mendikoaz gozoki. EZ Man I 114. Bijoak ortik itxaso!... / Naikoa zaizkik bi laso / etxe-ondoko bidaso. Inzag Y 1933, 419.
Bidaso izenak ez du erabilera handirik izan, eta erabilera urri horren lekuko toponimikoa litzateke Bidasola.

Pagaramendi toponimoa

 Pagaramendi da Bizkaiko Zeberio herriko lepoa. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina dagoenarekin etimologia eman daiteke, nahiz eta oztopo txiki bati aurre egin behar. Toponimoak bi elementu lituzke, azkena mendi hitz ezagunak azalpen gehiagoren beharrik ez du. Hasierako pagara-, aldiz, bestelakoa da, ilunxkoa baina paga- izan daiteke hasierako zatia, pago zuhaitz izenaren eratorpen aldera. Toponimoa osorik azaltzeko beste toponimo baten laguntza argigarria izango da. Pagarana da Arabako Barrundia udalerriko ibia eta erreka-zuloa, sakana. Toponimoan, aldaketa ezezagunik gertatu ez badira, hiru elementu daude, paga- 'pago', haran eta artikulua.
Zeberioko toponimora itzuliz, hasierako pagara- ezezaguna pagaran- izan liteke, beraz, Pagaramendi litzateke paga- 'pago' + haran + mendi. Haran izenak sudurkaria galdu zuen ondoren sudurkariz hasitako hitza zuelako, mendi izena, hain zuzen. horrela osorik azalduko litzateke toponimoa.

miércoles, 15 de noviembre de 2023

Pagantzuaga toponimoa

 Pagantzuaga da Atxondoko baso bat, beraz, Bizkaiko toponimoa da. Lekuko zaharrik ez dago baina toponimoan aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, etimologia erraz antzematen da. Toponimoak hiru elementu izango zituen, bukaeran -aga atzizkia eta aurreko aldean paga- 'pago' eta antzu izenondoa. Azken hau ez da oso ohikoa toponimian baina ezezaguna ere ez eta esanahiari dagokionez, aipatutako baso honen ekoizpenari buruzko informazioa ematen digu. Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan antzu hitzaz jarritakoa:

Hala bada, antzu izenondoaren agerpen toponimiko bat gehiago litzateke Pagantzuaga toponimoa.

Zarran toponimoa

 Zarran da Bermeoko baserri baten izena. Bermeoko toponimia liburuan informazio gehiago dago. Hasteko, bi toponimo dira, Zarran (baserria) eta Zarran aurkintza. Gainera, bi toponimo eratorri daude, Zarranburu aurkintza eta Zarraneko erreka. Lekuko zaharrenak Zarran aurkintzak baditu, Saran (1542), Çeran (1548), baina aldaera nagusia da Çarran (1610, 1624...). Baserriaren zaharrenak XVI. mendekoak dira: Carraan (1578), Çarran (1578). Gerora, Zarran da aldaera erabiliena. Beharbada jatorrizko izenetik hurbilena da Carraan, baina Çarraan ulerturik. Hala bazen, pentsatu liteke bukaerako bi bokal horiek lehenago beste fonema bat tartean zutela, agian darkarkari bat, beste dardarkariaren eraginez galdu zela: *Zarraran > Zarraan > Zarran. Toponimoaren elementuak bi izango ziren, hasierakoa zahar izenondoa eta, kasu honetan, izengoiti bat izango zen. Beste elementua haran izena litzateke, gainera toponimoaren kokapena bat dator etimologiarekin, Kurtzio errekaren ondoan dagoelako.
Zahar ez da ezezaguna antroponimian, Semezar antroponimoa bazen eta Zarrola eta Zarroltxiki toponimoetan oinarriko zahar izengoitia ere izango zen.

lunes, 13 de noviembre de 2023

Kardelegi toponimoa

 Nafarroako aurkintza hau bi herritan hedatzen da, Estenotz herriko Kardelegi eta Muzki herriko Kardelegi. Estenozko toponimoaren lekuko zaharrena XVII. mende bukaerakoa da, cardelegui (1694), geroztik ez da aldatu. Muzkikoaren lekuko zaharrena urte gutxi batzuk geroagokoa da, gardelegui (1708). Geroko lekukoetan Kardelegi (1995, 2019). Baina joan den mendearen bukaeran jaso ziren ahozko izenak eta Gardelegi zein Kardelegi izan ziren.
Toponimoak oso antz handia du Arabako Gardelegi toponimoarekin. Honek gogorarazten du Gardele antroponimoa. Dirudienez, Julio Caro Baroja izan zen lehena lotura hori egitean bere Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina liburuan, 71. or.:

«Gardalain»: lugar del municipio de Ezprogui, valle de Aibar, con 21 casas (Altadill); 7 en 1802. En 1471 estaba despoblado. En los documentos medioevales aparece la grafía «Gardelaynn». El abandono por parte de los pecheros data de 1334. Puede compararse el nombre con «Gardelegui» en Alava; «Gardel» parece, pues, el nombre básico.
Nafarroako toponimoan Gardele izan beharrean Kardel izan zitekeen, aurrekoaren aldaera eta beste toponimo batzuetan dagoena, Gipuzkoako Kardel toponimoetan edo Kardelene toponimoan, hau ere gipuzkoarra.

Imitizabal toponimoa

 Imitizabal da aurkintza bat, Olatzagutian. Lekukoak ez dira batere zaharrak, lekukotza XX. mendearen bukaeran hasten delako:

imitizabal (1992)
Imitizabal (2019)
imitizábal (1992-1999)
Toponimoak bi elementu lituzke, azkena zabal da, hitz ezaguna eta toponimian ere oso hedatua. Hasierakoa ilunagoa da baina kontuan izanik badela hasiera bera duen toponimo bat, Imitola, hain zuzen, analisia errazten da jakinik azken honen oinarrian antroponimo bat izan zela, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.
Antroponimoa, beharbada, *Amiti bezala egokitu zen eta orduan aldaketa bakarra gertatuko zen, hasierako bokala berdindu zen hurrengo biekin: a-i-i > i-i-i. Aldaketa erratuko zen antroponimoa galdu zenean eta hori, beharbada, laster gertatuko zen, antroponimoaren honen ezagutza lekuko toponimoen bitartez heldu delako.

miércoles, 8 de noviembre de 2023

Abaitua toponimoa

 Abaitua da Berrizko baserri baten izena, herrian bertan Abaituola baserria ere bada, ola izena atzean duela. Beste bi toponimo eratorri daude, Abaituena baserria Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen eta Abaituenetxebarri baserria, hau Mendatan. Beraz, toponimoa Bizkaian du jatorria, ziurrenik Berrizen. XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Abaitua [N, TO]
Abaittua (la casa nueba de), Nachitua, a.1796, FogVizcayaMs.
Abayttua (la cassa de) [Somera (calle de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (el molino de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1799, FogVizcayaMs.
Abaytua (la casa y molino de) [Mendibil (cofradia de)], Berriz, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (la caseria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Abaytua (la caseria titulada) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Abaytua (la cassa de) [Aulestia (puebla de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Abaytua (la ferreria de) [San_Llorente (cofradia de)], Berriz, a.1796, FogVizcayaMs.
Abaytua (la ferreria de) [San_Lorenzo (cofradia de)], Berriz, a.1745, FogVizcayaMs.
Abaytucoa (la casa de) (Zelaycoa o) [Abesua (rabal de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharragoak Dokuklik web-gunean daude, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Abaitua deituraren lekukoak XVI. mendearen azken urteetatik ezaguna da:

Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan toponimoa aipatzen da, partizipio dirudien artekoa dela gaineratuz:
Toponimo ez da aldatu azken mendeetan eta horrek zahar egiten du, artikuluaz gain beste bi elementu ditu eta bietan azalpenak beharrezkoak dira. Oinarriko izena habe litzateke, 'zuhaitz' esanahia duela:
[...]
4. (V arc. ap. A; H (V, G)).
Árbol. "Con ella significamos el árbol" Ast Disc 578. Cf. habetxo, habeki. v. infra HABE BIZI.
[...]

Bigarren elementua partizipio bat da, zehatzago, ahitu, 'lehortu' adiera egokia dela:

[...]
3. Secar(se), marchitar(se). "Flétrir" Foix.
Khendu dakote azala [zuhaitzari], ahitu dute eta bederazi orenetan atheratzen zautzuten lehen paper zathia. EskLAlm 1911, 49.
[...]

Baltzuntza toponimoa

 Baltzuntza da Mañariko baserri bat. Toponimo eratorri bat du, Baltzuntzarro erreka-zuloa, sakana.
XVIII. mendeko bi lekuko daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Balzunza [N, TO]
Balzunza (la caseria de), Mañaria, a.1796, FogVizcayaMs.

Balzulza [N, TO]
Balzulza (la casa de), Mañaria, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenean Balzulza bada ere, baina hau ez litzateke aldaera zaharrena, asimilazio baten ondorengoa delako, l-n > l-l. Gainera, lekuko zaharragoak daude, behean agertzen diren bezala.
Toponimoa deitura ere izan zen eta horri esker, lekuko zaharrago batzuk daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Balzunza deituraren lekuko bat XVII. mendekoa da:

Toponimoak antz nabarmena du blog honetan azkertutako beste izen batekin, Bentzunzibar toponimoarekin. Honetan hasierako elementuak beltz + une + -tza ziren eta berdin gertatuko zen Bizkaiko toponimoan, baina izenondoa baltz izan zen, lurralde horretan erabiltzen den aldaera.

lunes, 6 de noviembre de 2023

Kardelene toponimoa

 Kardelene da Oiartzungo etxe bat. Oiartzungo toponimia = Toponimia de Oiartzun liburuan aipatzen dute, baina informazio gehiago gaineratu gabe, 173. or.:

Kardelene. Etxea.
Pierresenea izenez ere ezagutzen dena.
XX. mendeko bigarren erdialdean agertzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
KARDELENE (prop.) Iturriotz ballara, Oiartzun
Lekuko zaharragorik ez da lortu, baina dagoenarekin nahikoa da analisi etimologikoa egiteko, jakinik izena ez dela askorik aldatu. Bukaeran jabetza adieraztekoa dago eta hori ohikoa da etxe izenetan. Oinarrian antroponimo bat izan ohi da eta hala gertatu da toponimo honekin, Gardele antroponimoa dagoelako, Kardel aldaerarekin. Kardel toponimoen oinarrietan dagoen bera. Azken sarrera horretan informazio gehiago Erdi Aroko antroponimo honetaz. Gainera, izen horren lekukoak oso zaharrak dira, milurte ingurukoak eta, beraz, Oiartzungo toponimoaren sorrera data garai hartakoa izan liteke.

Imitola toponimoa

 Imitola da sartaldeko hiru lurraldeetan dagoen toponimoa. Arabako Laudion etxea da, Bizkaiko Etxebarrian baserria eta Gipuzkoako Oñatin baserria, basoa eta erreka.
Etxebarriko baserriak beste izen bat du Bizkaiko foru diputazioaren toponimiaren zerbitzuaren arabera, Imintola, aurrekoaren oso antzekoa:

Toponimo honetarako XVIII. lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Imitola [N, TO]
Ymitola (la casa de) [Auleztia (bereda de), Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (la caseria de), San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (la casilla de) [Auleztia (bereda de), Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Yminttola (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Ymitola_Menor (al casa nueba de), Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.

Imitola [N, NO]
Ymitola (Bartholome de) [Adorriaga (la caseria de)] [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Dom(ing)o de) [Ymitola (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola (la casa de)] [Auleztia (bereda de)], Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola (la casilla de)] [Auleztia (bareda de)], Echevarria (San_Andres de) 18.1796, FogVizcayaMs.
Ymitola (Domingo de) [Ymitola_Menor (la casa de)], Echauarria (San_Andres de), a.1799, FogVizcayaMs.
Ymitola (Josef de) [Rio (calle del)], Elorrio, a.1704, FogVizcayaMs.
Ymitola (Juan de) [Andrinua_Goicoa (la caseria de)] [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymitola (Manuel de) [Vizarra (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745,FogVizcayaMs.
Ymitola viuda (Maria de) [Zapataricoa (la caseria de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Ymittola (Bartholome de) [Aguirre_de_Susso (la cassa de)], Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.


Imintola [N, NO]
Yminttola (Domingo de) [Yminttola (la cassa de)], Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharragoak aurki daitezke Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendetik jaso dira lekuko gutxi batzuk:

Imintola ere bilatu da Dokuklik-en, eta lekuko bakarra aurkitu da:

Lekukoak kontuan harturik, Imitola aldaerak du lehentasuna eta hori da aztertzeko izena. Toponimoak bi elementu ditu, azkena ola izan da, 'etxola; burdinola'. Hasierakoa antroponimo bat izan daiteke, arabiar jatorrikoa, Amitisarobe toponimoaren sarreran informazio gehiago dago. Aldaketa batzuk gertatuko ziren toponimoa papereratu baino lehen, hasierako bokala aldatu zen, bigarrenaren asimilazioz eta antroponimoaren azkeneko bokala galdu zen, elkarketa egiterakoan.

jueves, 2 de noviembre de 2023

Amurola toponimoa

 Amurola da Urnietako larre bat, baita ere Hernani eta Urnieta arteko aurkintza bat. Azkenik, bada Amurolagaña izeneko bizkarra, hegia.
Garai batean Urnietan baserri bat izan zen, eta horrela agertzen da XX. mendeko bigarren erdialdeko Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Goiburu ballaran:

AMUROLA (desh.)
Toponimoan aldaketa bakarra gertatuko zen, aspaldi, disimilazio bat, bi sudurkari zeuden eta bat disimilatu zen, dardarkari bihurtuz, m-n > m-r. Gertaera hori ez da oso arrunta, baina gertatzen du, horrela, Muliate toponimoan m-n > m-l aldaketa izan zen, sudurkarietako bat disimilatu zen, urkari bihurtuz, baina ez dardarkaria, albokoa baizik.
Aldaketaren aurreko egoerara itzuliz, *Amunola berreskutatuko genuke, bi elementuz eginiko toponimoa,
Amuna antroponimoaz eta ola izen arruntaz. Izan ere, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan Amunnola izeneko toponimo oso zahar bat aipatzen da, beharbada egungo Amurola dena.
Hala izan bada, Amunaga eta Amunartia toponimoekin batera dago, Amuna antroponimoarekin sortutako toponimoen artean.

Adorriaga toponimoa

 Adorriaga da bi baserriren izenak, Etxebarrian eta Ispasterren.
XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Adorriaga [N, TO]
Adorriaga (la casa de), Yspaster, a.1796, FogVizcayaMs.
Adorriaga (la casa de) [Galarza (bereda de)], Echevarria (San_Andres de), a.1796, FogVizcayaMs.
Adorriaga (la caseria de) [Solarte (cofradia de)], Yspaster, a.1745, FogVizcayaMs.
Adorriaga (la caseria de) [Vrrusolo (cofradia de)], San_Andres de Echevarria, a.1745, FogVizcayaMs.
Adorriaga (la cassa de), Marquina_Echauarria, a.1704, FogVizcayaMs. -/Yzpaster, a.1704, FogVizcayaMs.

Toponimoak hiru elementu lituzke, baina aldaketa bat jaso ondoren, hasierako bi elementuak ilundurik geratu dira. Ziurrenik metatesi bat gertatuko zen eta, aldaketa atzerantz eramanez jatorrizko izena berreskuratu ahalko genuke, beraz, Adorriaga < *Arrodiaga. Horrek egitura argiago bat ematen du, har- 'harri' + hodi + -aga. Hodi izenak dituen adieren artean, beharbada egokiena erabilera toponimikoan lehenengoa litzateke:
1. (H; o- AN, S ap. A ; O VocPo?Dv, SP, H).
Barranco. "Odi [...] il se prend aussi pour un vallon enfermé entre des montagnes" O VocPo. "3. vallon renfermé entre deux hauteurs; 4. pertuis, détroit pertuis, passage étroit en une montagne" H.
Odieta. (1096). Arzam 358. Pero de Odiaga. (1350). Ib. 358.
Dirudienez, erabilera eremua ez da sartaldekoa, baina litekeena da hauxe izatea adiera zaharrena, arkaismo bat, eta horrela gorderik geratuko zen toponimian, kasu honetan Bizkaikoan.

martes, 31 de octubre de 2023

Orkaiztegi toponimoa

 Orkaiztegi da Gaintzako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

ORKAIZTEGI (3 viv.) (col.)
Aldaketarik ez dago bi lekukoen artean, urte asko ere ez dira igaro bien artean, baina Erdi Aroko bi lekuko daude, eta bietan Orkaiztegi ere bada, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519)
liburuaren 46. agirian 1504. urtean Martín de Orcaiztegui dago eta 47. agirian 1504. Juan de Orcaiztegui.
Toponimoa, beraz, ez da aldatu azken 500 urtetan eta azaltzeko izena bakarra dago, Orkaiztegi. Bukaera aldean -tegi atzizki ezaguna dago eta oinarrian orkatz izena, orkaitz aldaeran:
1 orkatz.
1. (AN, Sal, S, R; Lar, Aq 1141, H; -kh- SP, VocBN, Gèze, Dv, H), orkaitz (-kh- Urt III 268, H), orkatx (AN-burg, Ae, Sal). Ref.: VocPir 413; A; Mdg 144; EAEL 90 .
Corzo; aplicado tbn. a otros animales como rebeco, ciervo o gamo. "Chevreuil" SP, VocBN y Gèze. "Cabra montés" Lar. "Chamois, isard; cerf (Gy)" Dv. "Gamuza, corzo" A. "Corzo [...] si es macho basaintz, y si es hembra orkatz " Mdg 144. Cf. Andre Orqhaxa en una carta de 1626 (TAV 3. 2. 8, 157), alusión a una tal madame de Chevreuse.
Toponimo hau, beraz, orkatz hitzaren lehenengo lekukoa litzateke, orkaitz aldaera duela. Orotariko Euskal Hiztegian dagoena Etxeberri Ziburukoarena da, 1627. urtekoa:
Hala nola mendietan orkhatz lasterlaria / [...] ioaten baita aitziña. EZ Man I 74.

Fandoain toponimoa

 Fandoain da Orotz-Beteluko aurkintza bat. Lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da. Ezberdintasun gehienak hasierako fonemari dagozkio, baita ere hurrengo silabako bokalari:

fanduain (1779)
janduain (1892)
sanduain (1892)
jandoain (1892)
[...]
fandoáin (1992-1999)
fanduáin (1992-1999)
Azken bi lekukoak ahozko izenak dira, hasierako kontsonantea finkaturik dago, baina bokala ez. Beste lekuko bat dago, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian ez dagoena, José María Jimeno Jurioren Topónimos navarros con sufijo -ain lanekoa:
184. JANDOAIN. Tér. en Oroz-Betelu (Mer. de Sangüesa).
Jandoain (1919, EIA. 1).
Hasierako kontsonantea, jatorriz /j/ izango zen, baina aldatu zen eta nabarmena da /f/ bihurtzeko aldaketa ohikoa ez dela, baina ez da hau izen bakana, ezaguna da fan 'joan' bezalako aldaera inguru horretan. Jatorrizko izena Jandoain izango zen, eta hau ere beste toponimo zaharrago baten aldaera litzateke. Hemen proposatuko dugu bukaeran -ain atzizkia zegoela eta oinarrian *Jaunto antroponimoa. Xandoain toponimoen sarreran informazio gehiago antroponimo berreraiki horretaz.

viernes, 27 de octubre de 2023

Xandoain toponimoak

 Xandoain behin baino gehiagotan agertzen da Nafarroan, Xandoain herri hustua Artaxon dago eta oso lekukotza zaharra du, XI. menderainokoa:

iaundoain (1098)
yandoayn (1268)
iadoayn (1280)
[...]
sandoáin (1992-1999)
sandoáin (1992-1999)

Bilakaera ez da handia izan azken milurte honetan, aldaketak hasierako silaban gertatu direlako, hasierako fonema aldatu zen eta diptongoa desegin zen.
Beste Xandoain aurkintza bat da, Urbikain herrian.
Toponimoa aztertzeko, osagaiak bereizi beharra dago, izen honetan bi elementu izan daitezke, bukaeran -ain atzizkia eta oinarrian, antroponimo bat, *Jaunto izan daiteke, horzkaria ahostunduko zen sudurkari atzean egoteagatik. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada, lekuko toponimikoen bitartez, XVIII. mendekoak, 201. or.:
Jaunto (Jaun-etik. Cf. Jauntxe). Badostaingo (1788, Au.p., 42) eta Aintzioako (1799, Au.p., 42) Jauntorena etxe izenetan aurkitu dut. Ikus Jaunti sarreran diodana.
Dirudienez, ez da lekuko antroponimorik aurkitu, baina antroponimo honen egitura aski argia da, oinarrian jaun izena eta -to atzizkia ondoren duena. Jaun ez da ezezaguna onomastikan, Jaunsuaga toponimoan, esaterako Jaunso antroponimoa izango zen, jaun izenaz gain, -so atzizki hipokoristikoa duela.
Antroponimo askoz ezagunagoa da Jaunti hipokoristikoa, jaun izen arruntaz eta -ti atzizkiaz osatua eta toponimo batuzetan dagoena, Jandisolo toponimoan bezala.

Txipilanda toponimoa

 Txipilanda Aiarako bizkarra, hegia da. Lekuko zaharrik ez badago ere, toponimoaren elementuak aski agerikoak dira. Toponimoak bi elementu lituzke, biak aski ezagunak, txipi eta landa. Egun txipi izenak ez du bizitasun handirik, txiki-k hartu du leku hori.
Ordenagatik jakin dezakegu landaren txikitasuna aipagai ez zela. Ziurrenik, txipi izengoitia zuen baten landa da toponimoaren interpretazio zuzena. Erabilera horren lekukotza aski zaharra da, Erdi Arokoa eta A. Irigoienen Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan lekuko bat dago:

3.92. CHIPI: Chipi de Labastida, (1366, PN-XIV, F.Pamp.-Mont., 567 orr.), Bera-n. Euskal hitza da txipi.
Txipi eta txiki hitzen arteko hurrenkera kronologikoaz badago toponimo bat bilakaera horren erakusle, Larretxipitxiki toponimoa, hain zuzen.

miércoles, 25 de octubre de 2023

Bragoilaiz, Bragoloiz patronimikoak

 Bragoilaiz, Bragoloiz patronimikoen hiru lekuko ezagutzen dira, Bragoilaiz behin jasoa da eta Bragoloiz bi aldiz agertzen da P. Salaberriren Euskal deiturategia. Patronimia liburuan:

*Bragoil-, *Bragol- (Aragoin. Cf. Drago izena: Drago Garçia de Ezquay, Drago de Garinoayn, Erriberri, 1325, Bar., 1997, 16. Ez Viejok [1998] ez Boullónek [1999) ez dute honelakorik aurkitu Asturias-Galizietan).
— Bragoilaiz: Quinera Bragoylayz (1065, Leire, 75).
— Bragoloiz: Anaia Bragoloyz de Sancta Maria, Didaco Bragoloyz (1065, Leire, 75).
Salaberrik aipatu bezala, ez dago *Bragoil-, *Bragol- antroponimorik, baina badago oso antzekoa den bat, Braulio, egun ere ezezaguna ez dena. Ana Isabel Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian antroponimoa ere badago, beraz, Erdi Aroan ere ezaguna zen, s.v. Braulius:

Lekuko gehienetan Braolio agertzen bada ere, Brauliorekin lotzea normala da, bi bokalak hurbilak direlako baina zailagoa da azaltzea patronimikoen bokalarteko /g/ hori, beharbada diptongoa ez sortzeko tartekatua. Bide batez, Aragoiko San Juan de la Peñako kartularioan Bragulio agertzen da, 123. agirian, Garsea Bragulio. Azken lekuko honek erakutsiko luke Nafarroako eta Aragoiko lurretan Bragulio bezalako antroponimo bat bazela eta horren patronimikoak izan daitezke Bragoilaiz eta Bragoloiz. Lehenengoa da gehien urruntzen dena, baina beharbada arazo bat izan da testuarekin, izen osoa Quinera Bragoylayz da eta Quinera hori ziurrenik Kimera antroponimo germanikoa da. Beraz, ezin ziur izan Bragoylayz izenaren fidagarritasunaz.

Askasubi toponimoa

 Askasubi da Oñatiko bi baserriren izena. Lekuko zaharrak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak daude:

Lekuko zaharrenak aurreko mendekoak dira, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan daude, 34. agirian, 1489. urtean:
Juan de Ascasuby, treynta maravedis.
[...]
Sancho de Ascasuby, dies maravedis.
Toponimoa, beraz, oso zaharra du eta lekuko zaharrenetan egun duen izena du, aldatu gabea delako. Hori kontuan hartuz, toponimoa azaltzeko gakoa txistukariak izan daitezke, biak berdinak direlako, baina ziurrenik, bigarren elementua zubi hitza da. Askasubi azaltzeko, uste badugu bukaeran zubi dagoela bi azalbide daude, baten asimilazioa gertatu da, lehenengo txistukariak asimilatu du bigarrena: s-z > s-s. Egia da joera dagoela hitz bateko txistukariak berdintzeko, horrelakoak dira sasoi eta sinetsi bezalakoak. Hala ere, beste bide bat dago, batzuetan rz > s gertatzen delako, horrelakoa da uso izena sortaldean urzo delako, edo Elosu toponimoa, *Elorzu zaharrago batetik sortu zena. Hala bazen, *Askarzubi bat izan zitekeen, azkar eta zubi hitzen elkarturik. Azkar zuhaitz izena izan liteke. Toponimo antzeko bat
Askasibar da, Askasubitik ez urrun. Azken honetan rz > s bilakaera askoz errazago antzematen da eta litekeena da Askasubi toponimoaren sorrera berdintsua izan, baina hori ez da ziurra.

lunes, 23 de octubre de 2023

Eskerika toponimoa

 Eskerika da Morgako biztanle-entitate bat. Gainera bi baserrik izen bera dute eta beste batek Eskerikabarrena izena du. Azkenik, Eskerikartekoerrekea ere bada.
Toponimo honetaz azterketa etimologikoa dago P. Salaberriren Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca lanean, 153. or.:

6.10. Eskerika (barrio de Morga, B)
No conozco documentación del topónimo, y por ello lo que digo aquí debe ser tomado como puramente hipotético. Podríamos partir de Esperius (Solin & Salomies, 1994: 75), de *(terra, villa) esperica de donde por asimilación de consonantes tendríamos Eskerika. Otra posibilidad es considerar que en la base tenemos Ascarius (ibíd., 23), pero de este nombre obtendríamos *Askarika, no Eskerika. En ambos casos tendríamos,el problema del grupo –sk-, que no parece insalvable.

Hemen egingo den hurbilketa beste bide batetik doa, -ika atzizkia dagoela onarturik, baina antroponimoa bestelakoa da, Asterius proposatuko dugulako. Hala izan bazen, *Azterika sortuko zen, txistukaria euskarara egokitua. Ondoren, paperean jarri baino lehenagoko tarte luzean aldaketa batzuk izan ziren, batetik txistukaria aldatu zen, agian neutralizazioagatik, lurralde honetan hasi zelako. Bestela, herskari aurrean errazago izan da aldaketa, estrata hitza bezala. Beste aldaketa bat hasierako bokalari dagokio, asimilatu zen hurrengo silabakoarekin, a-e > e-e. Bilakaera bera antroponimo berarekin gertatu omen zen beste bi toponimotan, blog honetan aztertuak, Esterain eta Ezterenzubi toponimoetan, hain zuzen.
Azken aldaketa herskariei dagokie, lehenengoa aldatu zelako, asimilazioz, t-k > k-k. Nabarmena da toponimo berean bi asimilazio gertatzea, jakina, behin toponimoaren esanahia galdu zenean, izena aldatzen hasi zen eta berandu arte idatzi ez zenez, aukera gehiago izan ziren aldaketak gertatzeko.

Eguneraketa (2024-02-05):
Aipatutako Izendegi Geografiko Ofizialeko Eskerikabarrena toponimoak badu lekuko zahar bat, Esquerica, 1778. urtekoa eta hurrengo mendeko beste bat dago, Esquericas (1860). Azken honek baserri multzoa adieraziko luke, horregatik bukaera, gaztelaniaz. Lekuko hauen antzinatasuna ez da handia baina erakusten dute duela 250 urte inguru toponimoak izen bera zuela. Etimologiari dagokionez, datu hauek ez dute ezertan aldatzen proposatutako etimologia. hipotesizatzen diren aldaketak askoz lehenagoak izango zirelako.

Erregugaitza toponimoa

 Lizarrako toponimo zahar honen lekuko bakarra dago José María Jimeno Jurioren Estella/Lizarra. Toponimia lanean, 145. or.:

1354. urteko toponimo honek azalbide argia du, erregu hitza eta gaitz izenondoa, artikuluaz gain. Orotariko Euskal Hiztegian ez dago erregu hitzaren sarrerarik, euskal testuetan agertu ez delako, baina Nafarroako toponimian ezaguna da, horrela, Meotz herriko Erregu aurkintza eta Fuente de Erregu iturria, Etxabarriko Erregu erreka eta, azkenik, Zuhatzuko Erreguartekoa aurkintza. Hauetatik guztietatik azkena da lekuko zaharrena duena, erregu artecoa 1653. urtekoa delako. Lekuko hauek kontuan hartuz, Erregugaitza ia hiru mende zaharragoa da eta, beraz, erregu hitzaren aurreneko lekukoa litzateke.

viernes, 20 de octubre de 2023

Lopetxasoloa toponimoa

 Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburutik jasoa da Arabako toponimo hau:

LOPECHASOLOA, 1759, heredad de Villarreal.
Toponimoak bi elementu ditu, artikulua zenbatu gabe. Bukaeran solo izena dago, soro hedatuagoaren aldaera eta oinarrian Lopetxa antroponimoa. A. Irigoien antroponimo honetaz arduratu zen De re philologica linguae uasconicae V liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica: la presencia de la lengua vasca (PATROM) izenburuko lanean, 12. or.:
DOC. HIST. IB-22 Lopecha Obaco [la misma persona que Lope Obaco] a.1358-1359 PeajeNavarra (Vera-Lesaca) (29) 11-32. Esto acaso se debe a que la lengua vasca carece de moción de género, por lo que Lopecha en este caso está referido a una persona de sexo masculino.
En lengua vasca se emplea en neskatxa ‘muchacha’, de neska ‘moza’, en burutxa ‘mazorca desgranada de maíz, de lino’, de buru ‘cabeza’, etc.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekuko gehiago agertzen dira, baten bat emakumea dela, 209-210. or.:
Lopexa, Lopetxa, Lopexe, Lupetxa (Lope, Lupe): Lopese Martines de Yraçeçabal (Tolosa, 1451, Her. & Bar., 2006, 44, 150. or.), Lupecha de Huruburu (Plentzia, 1509; Enríquez, 1988: 276), Jaun Lopeyssa (Estellerria, XIII. m., Irantzu, 261. or.), Lopecha Obaco (= Lope Obaco; gizona zen, beraz. 1358-1359, MD, 1971, 81), Lopexa (1362, Ruiz, 1998, 441, 126. or.), Lopecha del Portal (Ond., 1511, Enríquez et al., 1997: 192), Lopecha de Aramença (Ond., 1514, Enríquez, 16), «… a Martin Juan de Laarrio e a Lopecha, su hermana» (Arra., 1519, Le. & G., 1998: 221), Lopecha (Bilboko Udal Artxiboa, 1558, Bilbao sección antigua, D. Olabarrieta eskribaua).
Beraz, Lopetxasoloa toponimoan Lopetxa antroponimoaren lekuko bat gehiago dago, kasu honetan toponimikoa.

Lopetxe eta Lopetxea toponimoak

 Lopetxe Markina-Xemeingo baserria da. Lopetxea da Ataungo baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

LOPETXEA (col.) San Martin ballara
Lopetxea da Errenteriako aurkintza bat, eta beharbada, etxea ere izan zen. Toponimo honen informazioa Errenteriako udalaren web gunetik eskuratu da. Honen arabera, lekuko bakarra dago, Lopechea, 1864. urtekoa.    
Toponimo hauetaz gain, bazen Lopeetxea deitura, Donostiakoa, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Lopeetxea agertzen da XVI. mendearen bukaeratik:

Lopeetxea bada aldaera antzinakoena, etimologia argia du, Lope antroponimoa, etxe izena eta artikulua. Toponimo hauetan ez da lekuko oso zaharrik aurkitu eta ezin da erabat baztertu antroponimo huts bat izatea, *Lopetxe, Lope antroponimotik sortua, -txe atzizki txikigarriarekin. Izan ere, PI + etxe egitura ez da ohikoa eta bere erabil-eremua sartaldekoa da, Barbaraetxe toponimoan bezala.

miércoles, 18 de octubre de 2023

Dumutio toponimoa

 Dumutio da Arrigorriagako auzo baten izena. Gainera, izen bera du erreka batek, Bizkaiko hiru herritan dagoenak, Arrankudiaga-Zollon, Arrigorriagan eta Ugaon. Bi toponimo eratorri daude, Dumutioetxebarri izeneko baserria, Arrigorriagan, eta Dumutiolarra Ugaon.
XVIII. eta XIX. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Dumutio [N, TO]
Dumutio (la casa de) [Dumutio (uarrio de)], Arrigorriaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Dumutio (la casa en el varrio de), Arrigorriaga, a.1798, FogVizcayaMs.
Dumutio (la caseria de) [Acharte (varrio de)], Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Dumutio (uarrio de), Arrigorriaga, a.1876, FogVizcayaMs.

Lekuko zaharrago bat dago Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta aipatutako lekukoa 1669. urtekoa da:

Toponimoak ez du aldaketarik erakutsi azken 350 urteetan eta, dirudienez, lehenago ere ez zen askorik aldatuko. Izan ere, bada Erdi Aroko antroponimo bat, ederki egokitzen dena, Domnutio. Repertori d'antroponims catalans I liburuan badira izen honen hainbat lekuko eta aldaera:
Domnutio 280,0715
Domnucio, Domnucius, Domnuco, Domnutio, Donnucio, Donnucius, Donnuco, Donnuz, Donnuzo, Donocie, Donocius, Donuc, Donucio, Donucios, Donuco, Donuczo, Donutio, Donuz
938, AUS, 32, R, — (Donocie)
938, AUS, 32, R, — (Donocius)
948, OCC, 02, V, P (Domnucio)...
Domnutio horren jatorria latineko Dominus antroponimoan dago, atzizki batekin gehiturik, beharbada hipokoristikoa zelako. Antroponimotik toponimora arteko aldaketa bakarra hasierako silabaren bokalari dagokio, asimilatu zelako: o-u > u-u.
Bizkaiko toponimo honek erakutsiko luke Domnutio antroponimoa ez zela ezezaguna euskal lurretan, nahiz eta lekuko bakarra izan.