viernes, 30 de diciembre de 2022

Duengo toponimoa

 Duengo da Gaubea udalerriko erreka-zuloa, sakana. Joan den mendearen erdialdeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DUENGO, término de Bóveda.
Lekuko gehiagorik ez dago eta izena nahiko iluna da. Erdarazkoa da zalantzarik gabe, /ue/ diptongoaz gain, kokapena ere badago, erdararen eremuan.
Toponimoaren etimologia emateko interesgarria da Doñela toponimoa, Dominus antroponimoaren eratorria delako, Domnella hipokoristikoaren bitartez. Duengo ere antroponimoa izan zitekeen, Dominus izenean sortua, baina atzizkia -ico izango zen. Hala gertatu bazen, Dominus + -icus > Dominicus izena sortuko zen, hau ezaguna, baina ondoren erdararen eraginez aldatuko zen. Domnus antroponimoak erakusten du laburketa bat zela, Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian azaldua:
[Domnus] [M, NOM]
Var. de Dominus (vid.), con síncopa KajantoCognomina 96, 362; Domno KajantoCognomina 363; vid. tamén Donno(ne). Para os seus resultados na toponimia, vid. PielNPoss 120.
Donnus 11.1026 TSamos 297; 11.1037 TSobrado I 159

Domnus+
Doniz (Johanne) 12.1121 (s.13) CDXubia 75
Gainera, gaztelaniaz hitz arrunta da dueño, dominicus izenetik sortua. Hasierako hitza Dominicus bazen gerta liteke bilakaera batzuetatik igaro ondoren Duengo izatea, dueño hitzetik hurbil, baina atzizkiak hitza zerbait aldatuko zuen.
Laburtuz, Duengo toponimoaren jatorria *Duengo antroponimoan bilatu beharko genuke, eta hau latinaren Dominicus antroponimoaren ondorengoa litzateke, erromantzearen bilakaera jasoa.

miércoles, 28 de diciembre de 2022

Doñela toponimoa

 Doñela da Iruña Okako aurkintza bat. Toponimo eratorri bat du, Doñelapea, hau ere aurkintza.
Toponimo beraren lekuko zaharrak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DONELA, término antigua ermita de Trespuentes.
DOÑELA, 1706, labrantío de Trespuentes.
DOÑUELA, 1784, labrantío de Trespuentes.

DOÑELARAN, 1714, labrantío de Villodas.
DOÑALARAN, 1706, labrantío de Trespuentes.
Ikus daitekenez, bi toponimo daude, Doñela eta Doñelaran, honen bigarren elementua haran dela. Doñela interesgarria da, antroponimo batez osaturik dagoelako, beste elementurik gabe. Gainera, emakumezko izena da, Domnella, Dominus antroponimoaren hipokoristikoa, bukaeran -ella atzizki txikigarria dago. Kanpoko jatorria du, latin-erromantzezkoa eta aspaldian erabilia izan zen, horrela, Boullónen Antroponimia medieval galega (ss. VIII-XII) tesian jasoa du duela milurte bateko lekuko bat:
[Domnella] [F, NOM]
Fem. de Domnellus (vid.).
Donnella 10.950 TSobrado I 49
Bukatzeko, toponimo honek baditu nabarmentzeko alde batzuk, alde batetik antroponimoa, lurralde honetan gutxi ezaguna, gainera emakumezko izena da. Beste aldetik, antroponimo soila dago toponimoan, ez da ezer gehiago gehitu.

Doñakua toponimoa

 Doñakua da Arabako Donemiliaga udalerriko basoa. Toponimo honen lekuko batzuk daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DOÑACUA, (1719), labrantío de Villafranca. 1849, monte de Vicuña.
DOÑACUAZABALA, término de Elburgo.
Villafranca eta Burgelu/Elburgo oso hurbil daude, Bikuña urrun dago. Beraz, alde batetik Doñakua eta Doñakuzabala toponimoak Villafranca eta Burgelu herrietakoak ziren, beste aldetik, bazen Bikuñako herrian beste toponimo bat, hau ere Doñakua izenekoa. Azken hau ziurrenik Doneakue toponimoaren aldaera baino ez da. Orduan, Doneakue eta Doñakua toponimo beraren aldaerak lirateke, Doneakue zaharrena litzateke.
Azken honen sarreran etimologia bat eman genuen, done + Jakue zen, hagionimo bat edo santu izen bat.

lunes, 26 de diciembre de 2022

Donoperi toponimoa

Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mendekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

DONOPERI, 1713, labrantío de Heredia.
Lekuko bakarra bada, ez da zaila analizatzeko, nahiz eta bokal aldaketa bat jasan, asimilazio bat: e-o > o-o. Atzera eginez, *Doneperi eskuratuko genuke, eta orduan analisia gardena litzateke. Toponimoak bi elementu lituzke, done eta Peri, Petri edo Perai(o) antroponimoaren aldaera. Hagionimo hau Mitxelenaren eta Irigarairen Nombres vascos de persona lanean bi antroponimotan agertzen da:
Bet(i)ri Pedro: [...] Nos resulta difícil de explicar el a. vizc. Peri(a), conservado en el Confiteor probablemente por arcaismo, de donde procede el top. Dineperiaga (sic) en (S. Pedro) de Deusto y no de *Doneperuaga, como quería J. Gárate RIEV 24, 358: Bet. Iandone Periari (dos veces) «a S. Pedro»), Cap. Iandone (la segunda vez Iaundone) Periagaz san Pablori lit. «con S. Pedro a S. Pablo», pero VJ Iandone Peri, eta Paulori, Iandone Peri, eta Juan San Paulori.
[...]
Parai, *Perai Pelayo: top. Donaparai (sin duda de *Perai) Aberásturi (Alava), (Do)neperi ermita de S. Pelayo en Bermeo (Vizc.), Donaperi (señalado como dudoso por Eleizalde: ¿en qué sentido?) top. de Adana (Al.), que podria proceder también de Peri «Pedro».
Bi aukera daude, baina, beharbada, kontuan izanik toponimoaren zahartasuna Peri litzateke Petri ezagunagoaren aldaera. Jakina, hau ere ez da erabat ziurra eta lagungarria litzateke lekuko zaharragoak aurkitzea.

Gatxalbide toponimoa

Gatxalbide da Zigoitia udalerriko aurkintza bat. Araban bazen beste toponimo oso antzeko bat, Gatxalbidea, Gasteizkoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan bada XVIII. mendeko lekuko bat:

GACHALBIDEA, 1760, labrantío de Gamarra Mayor.
Toponimo hauek gogorarazten dute Gazalbide toponimoa, inguru berekoak direnak, hau da, Gasteiz udalerrikoak edo hurbilekoak. Toponimo honetarako eman zeneko etimologia zen gatzari -> gazal- + bide. Gatxalbide izenak azalpen berdina izango luke, baina ezberdintasun batekin, txistukaria, frikaria izan beharrean afrikatua da. Alternantzia bera aurkitzen dugu Gaziturri eta Gatxiturri toponimoetan, hauetan oinarria gatz zen, eta Gatxalbide toponimoetan gatzari, hau da, gatz + -ari atzizkia.

sábado, 24 de diciembre de 2022

Gaziturri eta Gatxiturri toponimoak

Gaziturri da Arabako hainbat herritan dagoen toponimoa. Urkabustaizen iturburua da, Zuian erreka eta aurkintza da eta Donemiliagan iturburua eta aurkintza.
Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan lekuko zahar eta berri batzuk daude:

GACITURRI, monte de Abecia. 1704, labrantío de Vitoriano.
GACITURRIA, 1723, labrantío de Chinchetru.
Gatxiturri da Gasteizko aurkintza bat, aipatutako likuruan lekukoa ere duena:
GACHITURRI, término de Lubiano.
Toponimo hauek aurkintzaz gain, iturburua eta erreka ere badira eta izanak lotzekoak dira izenarekin, toponimoen elementuak bi direlako, gatz eta iturri. Orotariko Euskal Hiztegian hitz elkartu hori agertzen ez bada ere, Araban behin eta berriz azaltzen da. Aipagarria da lekuko gehienetan gaziturri dela baina azkena gatxiturri dela, dirudienez honetan afrikatua islatu zen.

viernes, 23 de diciembre de 2022

Zubimozu toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra ezagutzen da, XVIII. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:

ZUBIMOZU, 1716, labrantío en Echábarri Viña.
Toponimoak ez du misterio handirik jakinik bazela zubi-musu hitz elkartua, Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat toponimotan dagoena, Durangoko Zubimosu-Zubipunta toponimoan, Gipuzkoako Zubimusu toponimoetan eta Arabako Fusimusu toponimoan, azken honetan zalantzazkoa.
Etxabarri-Dibiñako lekukoa zaharrena litzateke, urte gutxiagatik bada ere.
Aipatzeko geratzen da bigarren txistukaria <z> dela, beharbada asimilazioa gertatu da, z-s > z-z, baina hori ez da azalpen bakarra.

miércoles, 21 de diciembre de 2022

Gazimartinez toponimoa

 Arabako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

GACIMARTINEZ, 1702, labrantío de Subijana Morillas.
Toponimoak bi elementu lituzke eta azkena Martinez patronimikoa litzateke. Haiserarako, Gartzia antroponimoa proposatuko genuke. Aldaketaren bat gertatu da, nabarmenena dardarkariaren galera da, beharbada dismilazioaren eraginez galdu zen.
Toponimoaren egitura hori ez da ohikoa baina urria ere ez da. Horrela, blog honetan ale batzuk daude, Domikusantz toponimoa bezala, oinarrian Domiku antroponimoa dago eta bukaeran Santz, Santxoren patronimiko ugarietako bat.
Azken ohar bat, toponimoa erdaraz zein euskaraz sor zitekeen; Arabako inguru horretan erdara ez da ezezaguna izan azken mendeetan.

Fusimusu toponimoa

 Arabako toponimo honek lekuko bakarra du, XX. mendearen erdialdekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan du iturri bakarra:

FUSIMUSU, fuente y término de Alda.
Lekuko bakarra izateak eta lekukotza zaharrik ez izateak ziurtasuna kentzen diote hemen aurkeztuko den etimologiari, baina beharrezko urrats guztiak azalduko dira. Jakina, lekuko zaharren bat aurkituz gero, etimologia konfirmatuko litzateke edo, besterik gabe, deuseztuko.
Toponimoak bi elementu lituzke, fusi- ezezaguna eta musu, hau ezaguna eta Zubimosu-Zubipunta toponimoan aipatua. Eta azken toponimo hau, Zubimosu, izan daiteke Aldako toponimoa azaltzeko gakoa. Hemen proposatuko da biak elementu berberez osaturik daudela, Zubimosu eta Fusimusu. Azken aldea ez da azaldu beharrik, baina bai hasierakoa. Bi aldaketa proposatuko dira, metatesi bat, s-f > f-s eta txistukari neutralizazioa, z-s > s-s. Atzeranzko urratsak eginez, *Zufimusu berreskuratuko genuke, *zufi hori zubi ezagunaren aldaera dela, toponimian aztarren txikia utzi duena, baina ez testuetan.
Zubi-musu hitz elkartuak lekua du euskal hiztegian, txikia bada ere:
ZUBI-MUSU (Lar, s.v. punta, extremo). Extremo de un puente.
Etimologiaren indargarria izan daiteke toponimoak iturri bat izendatzen duela, hau da, ura den tokia. Beharbada inguruan bada edo bazen zubi bat.
Bide batez, toponimo honekin zubi-musu hitzaren erabil-eremua Arabara ere hedatu da, Bizkaian eta Gipuzkoan ezaguna zela erakutsi izan da blogean.

lunes, 19 de diciembre de 2022

Frakasolo toponimoa

Arabako toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, XVI. eta XVIII. mendeetakoak, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan daude biak:

FRACASOLO, 1704, labrantío en Miñano Mayor.
FRACASOLOA, anterior en 1531.
Bi lekukoen arteko ezberdintasun bakarra -a artikulua da. Toponimoak bi elementu lituzke, praka eta solo, soro hedatuagoaren aldaera sartaldekoa. Hemen jarritako etimologia zuzena bada, Frakasolo izango zen praka hitza dagoen lehenengo lekukoa. Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lekuko zaharrena Mikoletaren liburuan dago eta hau 1653. urtekoa da. Beraz, Arabako toponimoak 122 urte aurreratuko luke hitz honen lekukotasuna.

Donosti eta Donospide toponimoak

 Arabako bi toponimo hauek herri berean zeuden, Donosti XVIII. mendeko lekuko bat da eta Donospideren lekukoa XX. mendekoa izan zen, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitutakoak:

DONOSTI, 1706, labrantío de Gamarra Menor.
DONOSPIDE, labrantío de Gamarra Mayor.
Donosti izenak gogorarazten du Donostia toponimoa eta ezaguna da, gainera, azken honen aldaera oso ezaguna Donosti dela, bukaerako /a/ bokalik gabe. Bi toponimoek azalpen berdintsua dute, jatorrizko *done Sebastiani izenak bilakabide luzea izan zuen Donosti bihurtu arte.
Donospide aurrekoaren eratorria da, Donosti + bide elkarketatik, horrela, Donost- + bide > Donospide geratu zen, inolako arazorik gabe. Gogoratu behar da hiru silabadun hitzen azken bokala galdu ohi dela elkarketak egitean, horrela, itsaso + gizon > itsasgizon.
Hagionimo hori ezaguna zen Araban, Donosti izenaz gain, Donoste eta Donustebia toponimoak ziren, hirurak elkarretatik ez oso urrun.

viernes, 16 de diciembre de 2022

Madaltzeta toponimoa

 Madaltzeta da Urola ibaiaren erreka baten izena. Lekuko zaharrik ez da eskuratu baina toponimoa, dagoen bezala analiza daiteke, arazo handirik gabe.
Toponimoan hiru elementu daude, madari + -tza + -eta. Elementuak batzean aldaketa txiki batzuk gertatu dira; hasteko, madari > madal-, euskara > euskal- den bezala. Beste aldaketa azkenaurreko silabari dagokio, ae > e bokal bilkuraren soilketa.
Lehenengo aldaketa berdintsua gertatu zen Malgarraz toponimoan, baina honetan aldaketa sakonagoa gertatu zen.

Zillargilleneberria toponimoa

 Zillargilleneberria da Donostiako baserri bat.
Toponimoan berri izenondoa dago eta horrek pentsaaraz dezake Zillargillene bat izan zela garai batean eta hala jasorik dago Donostiako toponimia izeneko lanean. Honetan lekuko zaharrak daude, XIX. mendearen erdialdetik hasita:

ZILLARGILLENEA: Sillarguillene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Sillarguillene (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Cillaraniñene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Sillarguillene (1864, Casa de labor, N.P.G., 39 orr.), Zillargiñene (1989, baserria, A.II); Zillargillene (1989, D.U.T.B.). 64-15-1, M. J-3.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Cillarguillenea.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, oinarrian zilargile hitza dago, zilar + -gile dena, lekukotza ez handia, baina esanguratsua utzi duena:
zilargile.
(zillar- G-bet, B ap. A ; Lar, Añ (G), H; -lh- Saug Voc , H), zirargile (Añ (V)) Platero. "Zilhargina, zilhargilia, platero" Saug Voc. "Platero, [...] zillargillea" Lar (Añ zirargillea y zillargilla). "Tas, zillargilleen tazpitxoa, ingudetxoa" Ib. v. zilargin.
Ezen Demetrius deitzen zen zilhargile, Dianaren zilharrezko tenpletxogile batek, anhitz irabaz eraziten zerauen ofiziokoei. Lç Act 19, 24 (He, Dv zilhargin, BiblE zilargin). Jangoiko bera da zillargillea edo su orretan anima sartzen duena. Mb OtGai II 285 (ap. DRA; la ref. es incorrecta). Zillargilleak zikindus loies garbitzendú zillárra. LE Urt 101r (ms.) Zirarginak egiten daben kaliza, kandeleru edo lanparia. Astar II 69. Demetrio zeritzan zillargille bat. Lard 518. Ukabilla añako urre koskorrak zenbat balio lezake, zilargile jauna? EgutTo 13-7-1921 (ap. DRA).
Toponimoak erakusten du XVIII. mendaren bukaeran Donostian bazela zilargile bat eta Zillargillene bere bizilekua izango zen eta bere lantegia ere.

miércoles, 14 de diciembre de 2022

Burkaitzeta eta Burkaitzilluna toponimoak

 Burkaitzeta eta Burkaitzilluna dira Errenteriako bi aurkintzaren izenak. Lekuko zaharrenak XX. mendekoak dira, Burkaitzetaren bi lekuko daude, 1945. urteko Burcaitz eta Burcaiz. Egun, ahoz bi izen ezagutzen zaizkio, Burkaitzeta eta Iruarkaitzeta.
Burkaitzillunaren lekukoak zaharragoak dira, baina ez askoz gehiago. Horrela, Burkaitz-illuna jaso zen 1920. eta 1928. urteetan, eta 1961.ean Burcaizilluna. Ahoz, izen bera jasoa da, aldaerarik gabe.
Toponimoek oso antz nabarmena dute Murkaitza toponimoarekin, blog honetan aztertua. Oinarrian  burkaitz izena dago:

burkaitz.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero.
[...]
Burkaitzeta leku izenean -eta atzizkia dago eta Burkaitzilluna izenean ilun eta artikulua. Lekuko hauetan burkaitz aldaera dago eta litekeena da hitza oraindik bizirik izatea inguru horretan.

Arrataka toponimoa

 Arrataka da Andoaingo bide baten izena. Amezketan, Gipuzkoan ere, bada Arratakaenea izeneko etxea. Bien arteko toponimo hauetan ez dago loturarik, Andoain eta Amezketa urrunduak direlako.
Arrataka, deitura bezala, XVI. mendetik ezaguna da,  Dokuklik web-gunean lekuko batzuk badira, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, lekuko zaharrenak Oiartzungoak dira, geroagokoetan Amezketakoak dira asko:

Litekeena da Arrataka toponimoa behin baino gehiagotan izatea Gipuzkoan, egun bezala. Azken batean, bere analisiak ez du bitxikeriarik ematen eta toponimoa sortzeko baldintzak ez ziren oso bereziak izango.
Toponimoak bi elementu lituzke, harrate izena eta -ka atzizki txikigarria. Eratorpena egiteko, oinarriaren azken bokala /a/ bihurtu zen, ohi den bezala. Bestela, asimilazioa ere erraz gerta ziteken, a-a-e-a > a-a-a-a, lau bokalak berdinduz.
Hemen aurkeztutako analisia zuzena bada, harrate izenaren lehenengo lekukoa 1586. urteko Thomas Albistur Arrataça izan daiteke. Arazo bat dago grafiarekin, <ç> hori nekez ulertzen da, nashasketa normalean beste aldetik etortzen delako, <ç> egon behar den lekuan <c> agertzea, eskribauari ahaztu zaiolako letra osoa egitea. Gainera, toponimoa *Arrataza izatea ez litzateke ohiz kanpoko izena, azken elementua -tza atzizki ezaguna litzatekeelako. Edonola ere, toponimo hori litzateke harrate izenaren lehenengo lekukoa, Orotariko Euskal Hiztegikoa baino 200 urte lehenagokoa.
Oiartzunen hitza ezaguna zen eta toponimian erabilia, Oiartzungo toponimia = Toponimia de Oiartzun liburuan harrate izenarekin sortutako toponimoak daudelako, 89. or.:
Arraketa. Parajea.
Tomolan kokatua, ez da Kausuako Arratetarekin nahastu behar, oso antzeko forma den arren.
[...]
Arrate eta Arrategaña. Parajea, bizkarra, ibaiartea.
Gurutze auzoan. Arrategaña ere Azerigorrigaña izenez ezagutzen da.

Arrateta.
Arrateta hegia eta Arratetagaña Uzpuru eta Bianditz inguruan.
Arrate, Arrategaña eta Arrateta azaltzeko errazak dira, baina Arraketa zailxeagoa da. Azalbide bat herskari disimilazioa izan daiteke, *Arrateta > Arraketa, t-t > k-t aldaketarekin. Hala ere, herrian bertan Arrateta bada, aldatu gabe. Beste azalbide bat izan liteke herskari metatesiarena, t-k > k-t. Horrek esan nahiko luke toponimoa hasieran *Arrateka zela, aztergai den Arrataka izenetik oso hurbil. Zoritxarrez, azken toponimo hauen lekuko zaharrik ez dago eta horrek oztopatzen du hipotesiak egitearena.
Bukaerarako -ka atzizkia geratu da, txikigarria litzateke, -ko bezala. Atzizki horren lekuko bat Urrekazulo toponimoa izan daiteke, barruan *Urreka edo Urraka antroponimoak izango lirateke. Kasu honetan azken bokala emakumezkoak direla adierazteko erabili da, toponimoaren kasuan ez litzateke beharrezkoa. Horrela, ilun geratzen da -ka atzizkia erabiltzearen arrazoia. Beharbada antroponimiatik hedatu zen beste esparru batzuetara.

lunes, 12 de diciembre de 2022

Gaztarri toponimoa

 Gaztarri, Gaztarriko baxamaraharri eta Gaztarriko plantaina toponimoak daude Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburuaren 359. or.:

Gaztarri
Kontzeptua: Arroka
Ebakera: 1993: Gastarri Maximo Sagarzazu
1993: Gaxterri Simon Zunzundegi
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Gasterriko baxamaraarri eta Marlaportu-ren artean kokatu zuen Maximo Sagarzazuk.

Gaztarriko baxamaraharri
Kontzeptua: Arroka
Ebakera: 1993: Gasterriko baxamaraarri Maximo Sagarzazu
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Xapusteiko bia eta Gastarri-ren artean kokatu zuen Maximo Sagarzazuk.

Gaztarriko plantaina
Kontzeptua: Arroka
Iturriak: 1992: Gaztarriko plantaina Elo.
Kokagunea: 41.41.7
Oharrak: Felix Iridoik emana, Elo.
Toponimoek ez dute antzinatasun handirik, baina oinarriko toponimoa, Gaztarri, gatz-harri hitz elkartuaz osaturik dago. Hitz honetatik sortuak dira Gastarriaga eta Gastarrizulo toponimoak, bietan txistukariaren neutralizazioa gertatu da, herskari aurrean egoteagatik, ziurrenik. Bestelakoa da Gatzarrieta toponimoa, gatz-harri aldaera erabili delako. Beharbada zaharrena gaztarri litzateke, bestea gardena delako, agian hitz berreraikia izan da.

Konfitegillenea toponimoa

Donostiako toponimoen artean bazen Konfitegillenea, hiru mendetako lekukotza utzi duena.
Donostiako toponimia izeneko lanean lekukoak daude XIX. mendearen erdialdetik:

*KONFITEGILLENEA: Confiteguillene/ Confiteguilene (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Confiteguiblene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Confiteguílle (32) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Confiteguille (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Konpetillene, Konpetille (1989, D.U.T.B.). 64-6-5, M.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Confiteguillearena.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Interesgarriena aurrekoa da, normalean antroponimo bat da edo izengoiti bat, baina batzuetan lanbide izena dago, agian jabearen izengoiti bihurtua. Toponimo honetan *konfitegile hitza dago, konfit, konfite aldaerarekin eta -gile atzizkiarekin. Hitz eratorri hori ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina bai konfitero, sinonimotzat har daitekeena. Bide batez, toponimo honen lekuko zaharrena litzateke konfit hitzaren lehenengo lekukoa, 1775. urte ingurukoa delako eta konfit hitzarena, Orotarikoan 1803. urtekoa dela:
[Ume txikiak] ezpadakusde prest konfit gozoa, nagitasun andiaz ibilten dira. Añ LoraS 181.

viernes, 9 de diciembre de 2022

Donoste toponimoa

 Donoste da Iruraiz-Gaunako aurkintza bat, baita iturburu bat ere.
XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DONOSTE, 1776, labrantío de Gauna.
Toponimoak gogorarazten du Donostia toponimoa, Gipuzkoako hiriburuaren izena. Argi dagoenez, azalpen berdintsua dute bi izenak, baina ezberdintasun txiki bat dago eta hori ere azaltzeko beharra dago. Funtsean, Arabako toponimoan *Done Sebastiane dago, tartean aldaketa ugari gertatu ziren eta bukaerako zatia azaltzeko, -ane > -ae > -e bilakaera izan zen. Horrela, Donoste izena geratu zen, Donostia izenetik hurbil, baina apur bat aldaturik.
Azkenik, aipatu behar da Arabako beste toponimo bat, Donustebia, Arluzea herrikoa, Donostetik ez oso urrun eta etimologia antzekoa duena, baina azken elementua, dirudienez, -be atzizkia izan zen.

Donemeria toponimoa

 Arabako toponimo honen bi lekuko daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DONEMERIA, 1766, labrantío de Alda.
DONIMEDIA, término donde aparecen restos de pequeña ermita en Alda.
XVIII. mendeko lekukoak hobeto gorde du jatorrizko toponimoa, XX. mendekoa nahiko aldaturik dagoelako. Toponimoak bi elementu ditu, done, santutasuna adieraztekoa eta Meteri antroponimoa. Aipatutako azken lekukoan aipatzen da leku horretan ermita txiki baten hondarrak zirela. Horrela, izena eta lekua loturik agertzen dira, nahiz eta mendeen joanarekin han zegoen eraikina eraitsia izan.
Meteri antroponimoaz K. Mitxelenak eta A. Irigaraik Nombres vascos de persona lanean aipamena egiten dute:
Meteri Emeterio: Meteri (cf. Valb. 188. y 189, año 1107, Saion Meteri) Iranzu, donde aparece también la forma romanceada Mederi «en Piedra meyllera», Done Meterij Celedon «Por Sant Meterio y Celedon» RS 330· En castellano, en un documento de 1483, copia de 1562, RIEV 24, 658, «En la yglesia de Santemitericeledon, que es cerca de la villa de Berresonaga en el condado e señorio de Biscaya».
Beraz, Donemeria toponimoa gehitzekoa da Meteri antroponimoaren lekuko toponimikoen artean, hagionimoenean, hain zuzen. Bide batez, aldaera erromantzatua erabilia izan zen, Mederi eta ez Meteri.

miércoles, 7 de diciembre de 2022

Donapaulo toponimoa

 Donapaulo da Arraia-Maeztuko soroa.
XVIII. mendeko lekuko bat dago, eta XX. mendeko bat ere bai, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DONAPAULO, término de Roitegui.
DONEPABLO, 1740, labrantío de Roitegui.
Egun, Donapaulo bada ere, dirudienez, XVIII. mendean Donepablo zen. Beharbada lekuko hau ez da erabat fidagarria, eta benetako izena *Donepaulo zen, erdararen eraginez bigarren elementua Pablo bihurtua. Edonola ere, toponimoak bi elementu lituzke, done, santutasuna adieraztekoa eta Paulo. Antroponimo honetaz K. Mitxelenak eta A. Irigaraik Nombres vascos de persona lanean aipamena egiten dute:
Paulo Pablo: (Ioandone Petri eta) Paulo Ber. (Eleiz. S. Paulo), iondone Paulo Axular, Iuan San Paulo (Bet; y Cap. San Pablo) VP, Jaun Done Paulo Duv. Se trata de una forma comparativamente reciente, como indica la misma sustitución de Done por San en a. vizc. (cf. Andra Santa Ana VJ). Leiç. escribe Paul y Tartas 178, Ioâdoné Paulé.
Beraz, Donapaulo toponimoa gehitzekoa da Paulo antroponimoaren lekuko toponimikoen artean, hagionimoenean, hain zuzen.

Dotorbaso toponimoa

 Dotorbaso da Barrundia udalerriko aurkintza bat. Lekuko zaharragoak daude Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

DOCTORBASO, 1708, labrantío de Hermua.
DOTORBASO, término de Larrea-Hermua.
Toponimoak bi elementu ditu, dotore eta baso, biak ohikoak. Lehenengo izenak azalpen luzeagoa merezi du, lehenengo lekukoan doktor- agertzen delako. Horrek adieraziko luke hitzak dituen esanahien artean lehenengoa dagoela toponimo honetan:
dotore.
1. (Gèze), doktore (Lcc), doktor (Urt III 103, VocBN ), dotor (Urt III 103).
Doctor, sabio, tratadista; doctor, que posee este título académico. Tr. Atestiguado desde Dechepare, se documenta tanto al Norte como al Sur; en el s. XX disminuye su uso. Los septentrionales (a excepción de Dechepare) usan do(k)tor, frente a do(k)tore de los meridionales. La -r final es considerada generalmente simple; hemos encontrado sin embargo unos pocos ejs. de -rr- (Jauretche, Inchauspe y Lafitte). La conservación (al menos gráfica) del grupo -kt- es más frecuente en los textos antiguos; a partir de comienzos del s. XIX desaparece casi completamente en los textos septentrionales. En DFrec hay un ej. de doktor y 3 de doktore, meridionales, y uno de dotor, septentrional.
Oinarria do(k)tore bada, aldaketa txiki bat gertatuko zen, hirugarren silabaren azken bokala galdu zuen hitz elkartuak, toponimoa sortzerakoan. Hau fenomeno arrunta da hiru silaba dituzten hitzetan, horrela, itsaso + gizon > itsasgizon. Egungo toponimoan /k/ herskaria galdu da, hegoaldeko euskaran ohikoa den bezala.

lunes, 5 de diciembre de 2022

Txumintxu toponimoa

Arabako Aiaraldeko toponimo honek lekuko bakarra du, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:

CHUMINCHU, término de Lezama.
Toponimoa antroponimo hipokoristiko batez osatua da, *Txomintxu, baina aldaketa bat gertatu da, o-i > u-i bokal asimilazioa, Txumin toponimoan bezala. Beharbada *Txumin antroponimoa ere izan da, kontua izanik bi toponimotan aztarrena dagoela.
Antroponimoaren oinarrian Txomin dago, Domingoren hipokoristikoa eta Txomin toponimoan dagoena. Atzizkia -txu da, sartaldeko euskararena, beste lurraldeetan -txo atzizkiaren aldaera. Aipatutako lurraldeetan ohikoak dira -txu atzizkiarekin sortutako izenak, batzuk toponimiara heldu direnak, Bartolotxuena toponimoa bezala.

Txumin toponimoa

 Arabako toponimo honek lekuko bakarra du, XX. mendekoa eta Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:

CHUMIN, término de Adana.
Toponimo honen oso antzekoa da Txomin, Artziniegako toponimoa, ezberdintasun bakarra lehenengo bokalari dagokio. Lotura hori zuzena bada, beharbada asimilazio bat gertatu da, o-i > u-i, Urtisagasti toponimoaren oinarriko Urti antroponimoa Orti hedatuagoaren aldaera da eta aldaketa bera gertatu da.
Txomin da Domingo antroponimoaren hipokoristikoa, hasierako kontsonantea aldatu da eta txistukariak ezaugari txikigarria ematen dio.

viernes, 2 de diciembre de 2022

Juanindegi toponimoa

Donostiako toponimo honen lekukoak nahiko zaharrak dira, lehenengoak 400 urte baino gehiago ditu, Donostiako toponimia izeneko lanean lekuko zahar eta berriak daude, XVI. mendearen bukaeratik:

*JUANINDEGI: Juanindegui (1582, Molino de, T.M., 440 orr.), Juanindegui (XVI, Molino de, T.M., 440 orr.), Juannendegui (1824, T.M., 440 orr.), Juanindegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Juanindegui (44) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Juanindegui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Juanindegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 67 orr.); Juanindegi, Junindei (1989, D.U.T.B.). 64-13-3, M.

*JUANINDEGI: Juanindegi, Juanindei (1989, D.U.T.B.). 64-14-5, M.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, juanindegui.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, bi elementu ditu, bukaeran -tegi atzizkia, sudurkari atzean egoteagatik, herskaria ahostundu da. Oinarrian Juanin antroponimo hipokoristikoa, Juan antroponimotik sortua, -in atzizki txikigarria atzean duela. Erdi Aroko lekuko batzuk bildu zituen P. Salaberrik Izen ttipiak euskaraz liburuaren 132. or.:
Joanin (Joan): Johanin (Acedo, 1350, LPN, 356), Johanin Danet (Dg., 1361, Goih., 1966: 328), Johanin (Beire, 1366, LPN, 490), Johanin de Aguerre (NB, 1396, Goih., 1966: 359), Johanin de Sant Vicent (Donaz., 1397, ibid., 160), Johanjn (Erriberri, 29, Zier. & Ram., 2001, 29, 75. or.), Joanin (Dur., d.g., Hid. et al., 1989c, 231, 1037. or.).
Lekuko hauetan Joanin aldaera dago, hau zaharragoa litzateke eta Juanin izenean oa > ua bilakaera izan da, beharbada gaztelaniatik mailegatu delako, baina hori ez da aukera bakarra.

Txomilantegi toponimoa

Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

CHOMILANTEGUI, término montuoso de Ibarguren.
Datarik gabe agertzen denez, XX. mendearen erdialdekotzat hartu daiteke. Lekuko gehiagorik ez dago, baina toponimoa erraz azal daiteke, aldaketa txiki bat gertatu bazaio ere.
Toponimoak bi elementu lituzke, Txomin hipokoristikoa, Txomin toponimoaren sortzaile, Domingo antroponimotik sortua, egun ere ezaguna dena.
Azkena lantegi hitza litzateke, lan lekua adierazteko lekua edo, beharbada, zentzu bereziago batekin:
[...]
3. (V-gip, G-nav, AN-ulz; Izt). Ref.: Iz Ulz; Ond Bac; Elexp Berg.
"Preparando sus lantegias, hoyas proporcionadas para reducir a carbón los palos" Lar Cor 46. "Corta de árboles, &c., lantegia" Izt. "Lantegí bet, un lote para trabajar en el monte" Iz Ulz. "Lote de leña. Lugar en que cada año se señala a cada familia ese lote de leña" Ond Bac. "El trabajo de preparar la leña para hacer la pira. [...] batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko" Elexp Berg. Cf. VocNav: "Lantegui, corta de árboles (Tierra Estella). Concesión para cortar árboles (Añorbe). Ir a lantegui, ir al monte, temporalmente, a hacer carbón (Améscoa)".
Irati-soro izena zuan puntuan edo basoan, lantegi aundia atera zala ta mutillak bear zirala. BasoM 75.
Toponimoa mendi aldean zegoenez, litekeena da egokiena azken adiera hau izatea.
Azaltzeko geratzen da gertatutako aldaketa, Txomin + lantegi batzean antroponimoaren azken fonema galdu da. Hau azaldurik dago Mitxelenaren Palabras y textos liburuaren Rectificaciones y enmiendas testuan, 475. or.:
La reducción de n + m a su última consonante es semejante a la que se da con n + l en el grupo verbal que ejemplifica Añibarro, LSEsp. 137: emo-lei (euroc baño osagarri errazagoric?).

miércoles, 30 de noviembre de 2022

Juanistegi toponimoa

 Egun, Donostian bada Juanistegi bidea, baina azken hiru mendeetan Juanis izan da etxe baten izena. Horrela, Donostiako toponimia izeneko lanean XIX. mendearen erdialdeko lekuko batzuk daude eta XX. mendearen bukaerako lekuko bat:

JUANISTEGI: Juanistegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Juanistegui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.); Juanistegi (1989, D.U.T.B.). 64-14-5, M. G-4.
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Juanestegui.
Toponimoak bi elementu zituen, Joanes antroponimoa eta -tegi atzizkia, oikonimian oso ohikoa. Joanes oso erabilia izan da eta A. Irigarai eta K. Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean informazio aberatsa dago:

Toponimoaren lekukoetan dauden ezberdintasunak bokalei dagozkie eta antroponimoaren lekukoetan ere ikusten dira horrelakoak.

Juakindegi toponimoa

Donostiako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez heldu da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Juaquindegui maior, Juaquindegui menor.
Testu honen arabera bi ziren Juakindegi izeneko etxeak, testuan bereizteko maior eta menor agertzen dira, baina litekeena da ahoz ha(u)ndi eta txiki erabiltzea.
Toponimoek bi elementu izango zituzten, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian Joakin antroponimoa, oa > ua bilakaera gertatu delarik. Fenomeno hau nahiko arrunta da eta, esaterako, Joanesen eratorrien artean oso ohikoak dira ua bokal bilkura dutenak.
Joakin antroponimoaren jatorria biblikoa da eta eliza kristauaren eraginez Europara hedatua zen, egun ere ohikoa da. Garai batean hipokoristiko bat ere izan zuen, Txatxin antroponimoa, bere sarreran informazio osagarria dago eta lekuko batzuk, baten bat toponimikoa.

lunes, 28 de noviembre de 2022

Txomingo antroponimoa

 Antroponimo hau behin baino gehiagotan agertzen da Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 40. agirian, 1500. urtekoan:

...Petri de Çamora, bastero, e Juan de Ribillaga e Chomingo de Goiçueta e Chomingo de Portu e Ximón d’Ibaeta e Martín Sanz de Armora e Juanun de Urançu e Juanes de Leguia y Martín de Larreandi...
Antroponimo hipokoristiko honen oinarrian Txomin hipokoristikoa dago, Domingo antroponimotik sortua, garai ez urrun batean ezaguna eta erabilia eta, eratorriek erakusten dute erabilera hori Erdi Aroraino atzera daitekeela. Bukaeran -ko atzizki txikigarria dago, baina ez da ezinezkoa -ngo atzizkia ere izatea, baina azken honen erabilera bestea baino gutxiagokoa da.
Blog honen sarrera batean Txomingotegi toponimoa aztergaia izan zen eta proposatutako oinarria *Txomingo zen. Hondarribi aldeko lekuko horiek erakusten dute antroponimo ustezko hori bazela eta bere eratorri toponimiko ezagun bakarra horixe dela, Txomingotegi.

Joanaska antroponimoa

 Emakumezko antroponimo hipokoristiko hau behin aurkitu da, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, eta han aurkitu da, Joanasca izeneko emakume bat, 1562. urtean, Markina-Xemeinen:

Izen honek bi elementu lituzke, oinarrian Joana emakume izena eta ondoren, -ska atzizkia.

viernes, 25 de noviembre de 2022

Umerez toponimoa

 Egun, Umerezgaztañeta toponimoa dago, Oñatiko basoa. Izen honek bi elementu ditu, Umerez eta gaztaineta. Azken hau bitan ere bana daiteke, bukaeran -eta atzizkia eta hasieran, gaztaina.
XX. mendeko bigarren erdialdeko beste toponimo bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

*UMEREZKOA (2 viv.) (prop.), Mugia auzoa, Oñati
Azken toponimo hau litzateke Umerez + -ko + -a, toponimo eratorria litzateke, baina ez du informazio osagarririk Umerez toponimoari buruz.
Umerez zaharra da, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko zahar ugariak ditu XVI. mendearen erdialdetik aurrera:

 Umerez oso izen bitxia da, patronimikoa dirudi, baina oinarria oso iluna da. Gainera, -ez bukaera du eta ez ohikoa den -iz, Urtizerreka toponimoa bezala. Baina beharbada jatorrizko izenean -iz zegoen eta -ez berria da, Idiakez toponimoa bezala, lehenago Idiakaiz zelako. Antzeko bilakaera izan bada, atzeranzko urratsa egin eta *Umeraiz berreskuratuko genuke. Azken aldaketa bat beharrezkoa da, ezaguna da sartaldeko euskaran /u/ dagoela beste euskalkietan /i/ dagoen hitz batzuetan. Horrela uzen - izen, ule - ile bezalako bikoteak daude. Antzekoa gertatuko zen, edo bokal disimilazio bat, Jandustegi toponimoan bezala, bildutako aldaera zaharrena Jandistegi delako. Beraz, i-i > u-i aldaketa gertatu zen. Hau ere Umerez toponimoari eraginez eta *Imeraiz eskuratu genuke eta banaketa oso argia litzateke, Wimara PI + -iz. Wimara antroponimo germanikoa da, aldaera ugari ezagutzen zaizkio eta euskal lurretan ondorengo toponimiko batzuk utzi ditu, tartean Memerea, Emerando, Emereta eta Imira toponimoak. Ikus daitekenez, gehienetan hasiera bokalikoa da, ez kontsonantikoa, Umerez izenean bezala.
Bitxikeria bat, penintsula iberikoan badago egitura bera duen herri izena, Guimarães, Portugalgo ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bragako barrutikoa. Bilakaera ezberdina da, normala, jakinik hizkuntza ere ezberdina dela.

Eguneraketa (2023-05-06):
Sarreran bildutako lekuko zaharrena 1541. urtekoa da baina lekuko zaharragoak badira Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan, 34. agirian, 1489. urtean:

Elvira de Umeres, çinco maravedis.
[...]
Pedro de Umeres, dies maravedis.
Beraz, lekuko hauekin mende erdi bat aurreratu litzateke toponimo honen lekukotza. Etimologiak ez du aldaketaren beharrik eta proposatutakoa lehen bezain onargarria da.
 

miércoles, 23 de noviembre de 2022

Estebantxuenekoa toponimoa

 Murelagako etxe honen lekukotza guztia Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan dago:

Estebanchuenecoa [N, TO]
Esttebanchuenecoa (la casa de) [Puebla de Aulestia (calle de la)], Murelaga, a.1876, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra da, XIX. mende bukaerakoa, baina egitura argikoa, beharbada toponimoa ere ez da oso zaharra. Toponimo honetan *Estebantxu antroponimo hipokoristikoa dago, eta etxe izenetan ohikoak diren -(r)en eta -a artikulua.
*Estebantxu izenean Esteban antroponimoa dago eta -txu atzizki txikigarria, oso izen antzekoa Estebantxo da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua, 215. or.:
Estebantxo (Esteban): Estebántxo (El.); Uterga herriko 1727ko Estebanchorena etxe izenaren oinarrian ere badago.
Azken honek -txo atzizkia duen bitartean, bestean -txu atzizkia dago, *Estebantxu sortuz.
Ez dira hauek Esteban antroponimoaren hipokoristiko bakarrak, Estebanungo antroponimoa ere aztertua izan da blog honetan.

Gaztandola toponimoa

 Gaztandola da Bergarako baserri bat. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

GAZTANDOLA (prop.), Basalgo auzoa
Bergarako baserriak izeneko web-gunean badago Gaztandola orrian informazio ugaria, tartean kronologikoa. Bildutako lekuko zaharrena Gaztandolaburu litzateke, 1765. urtekoa. Hurrengo urteetan Gaztandolaburu zein Gaztandola agertzen dira.
XIX. mendean hasten da Gastandola aldaera Xx. mendean ere iraun duena. Dirudienez s/z txistukarien neutralizazioa gertatzen hasi zen inguru horretan, hala ere, ezaguna da herskari aurrean neutralizazioa gertatzea errazagoa dela.
Gaztandolaburu toponimo eratorria da, azken elementua buru izena da, beharbada toponimo nagusiaren goiko aldea izendatzeko edo muturreko alde bat.
Gaztandola toponimoak bi elementu lituzke, azkena ola ezaguna da, toponimian behin eta berriz agertzen dena. Hasierako elementua bitxiagoa da, *Gaztando antroponimo hipokoristikoa dagoelako, gure iritziz.
Dirudienez, *Gaztando izenak ez du lekukotzarik utzi, baina badu kide bat izan litekeena, Gartzando, Alfonso Irigoienen De re philologica linguae uasconicae V liburuko Formación de hipocorísticos en la onomástica medieval de área vascónica lanean aztertua, 22. or.:
IB-22 Garçando de Iturgoien a.1213 CDPrioradoNavarra 149, frente a García < Garcea, cuya -a final corresponde al artículo vasco. Garça- podría ser el primer miembro de composición de Garce, cfr. Garçe Barrenetche, Garçe Abalçete a.1412-1413 CensBajaNavarra 109 [La parropie de Lasse], Garçe Garro seynor d’Irygoyen a.1412-1413 CensBajaNavarra 102 [La parropie d’ Uhart], en donde pueden leerse también las formas de patronímico Garçeytz d’Etcheverce y Garceytz Barrenetche, formadas sin la presencia del artículo.
Gartzando bazen Gartze + -ndo, *Gaztando izan zitekeen Gazte (edo Gaste) + -ndo. Ez dago argi Gartzea eta Gaztea (edo Gastea) antroponimoen arteko harremana. Ezaguna da euskararen eremu batzuetan rtz dena besteetan st dena, horrela, bortz/bost bezalako bikoteak. berdintsua gerta zitekeen Gartzea/Gastea antroponimoekin, baina Gaztea ere bada, beharbada gazte hitzaren eraginez. Edo Gastea da, besterik gabe, txistukarien neutralizazioaren ondorioa.
Beraz, Gaztandola toponimoak *Gaztando antroponimo hipokoristikoa erakusten digu, Gartzando ezagunaren aldaera edo kidea izan daitekeena.

lunes, 21 de noviembre de 2022

Ballestarinea toponimoa

Ballestarinea da Hondarribiko baserri baten izena. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

BALLESTANEA (prop.), Arkolla ballara, Hondarribia

Lekuko zaharragoak eta berriak daude Onomasticon 23: Hondarribiko toponimia liburuko 169.-170. orrialdeetan:

Ballestarinea
Kontzeptua: Baserria
Iturriak: 1731: Ballestarienea E-7-II-29-6 (2. or.)
1737: Ballestariena (5. or.)/ Ballestarienea (12. or.) E-7-I-48-11
1785: Ballestarienea C-5-II-8-5
1787: Ballestarianea B-2-II-1-1
1848: Balles(t)areanea C-5-II-4-2
1857: Ballestaenéa Nomen. (41. or.)
1872: Ballestaenea Reg. 11 (233. or.)
1879: Bellestanea D-9-1-5
1891: Ballestaenea D-7-1-7
1927: Ballestanea C-5-II-12
1932: Ballestenea C-5-II-12
1945: Balestanea Amil. (458. or.)
1951: Ballestanea Amil. (56. or.)
1969: Ballestaenea Por. VIII (609. or.)
1978: Bastetena (el caserio es Ballestaenea) Por. VIII (613.or
1986: Ballestenea Ond. (156. or.)
1987: Ballestanea Hon. 16 (5. or.)
Toponimoan baleztari hitza dago, ondoren -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian ballestari aldaera dago, Pirinioz hegoaldeko lurretan gehien agertzen den aldaera. Horrela, Arabako euskararen erakusgarri den Landucciren hiztegian "Yerba de ballestero, ballestarian berarra" dago, XVI. mendearen erdialdean egina.

Semezar antroponimoa

 Erdi Aroko izen hau nahiko bitxia da, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) izenburuko liburutik eskuratu dira lekukoak, Semezar de Agirre izeneko batenak, 17. agirian, 1499. urtean:

E que los que no quisieron ni pasaron debaxo de la dicha lança ni quisieron ser en ello son Lope de Oyanguren e Juanes de Vrdanybia e Semeçar de Aguirre e Perucho de Aguirre e Martín de Aresti e Domingo de Aguirre e Juanes de Otaçe e Juanecho Vureder...
Azken lekukoa dago 40. agirian, 1500. urtean:
Repreguntado quáles fueron las personas que no pasaron debaxo de la dicha lança, dixo qu’este testigo no pasó porque le pareçía cosa fea, como dicho tiene, y Semeçar de Aguirre e Santuru de Aristi...
Ez da Semezar analizatzeko zaila, bi elementuz osaturik dago, seme eta zahar. Esanahiari dagokionez, seme zaharrena, nagusia izendatuko luke. Premu hitzaren sinonimotzat har daiteke. Badago izan daitekeen beste kide bat, askoz zaharragoa, Erromatar Aroko Ummesahar antroponimoa, Lergakoa.
Dirudienez, Semezar Hondarribian baino ez da agertu, eta hori izan daiteke herri honetan bertan sortutako izena.

viernes, 18 de noviembre de 2022

Eskutorreta toponimoa

Eskutorreta da Mendexako baserri bat.
Lekuko zahar batzuk daude, XVIII. mendekoak, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Escutorreta [N, TO]
Escutorreta (la cassa de), Mendeja, a.1704, FogVizcayaMs.
Escutorrieta (la caseria de), Mendeja, a.1745, FogVizcayaMs.

Bi lekuko hauetan ezberdintasun bat dago, Eskutorrieta aldaera delako. Baina kontuan hartuz lehenengo lekukoa eta egungoa, Eskutorreta da analizatzeko izena.
Dirudienez, hiru elementu lituzke, esku + torre + -eta, baina hasierako hitza, esku, ez da batere ohikoa toponimian eta zaila litzateke toponimoa horrela ulertzea. Oztopo hori saihesteko, gerta liteke hasierako elementuan aldaketa baten ondorengoa izatea, haplologia batena, esaterako. Hori gertatzen da bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean, bat bakarra geratzen dela, eta aukera bat izan daiteke ezkutu izena, babeserako erabiltzen zena eta, beharbada, inoiz armarri izenaren sinonimotzat erabili izan dena.
Horrela, Eskutorreta toponimoan ezkutu + torre + -eta izango genituen. Beharbada armarri bat zegoen eta hortik izena eman zioten.

miércoles, 16 de noviembre de 2022

Ibarmusu toponimoa

 Ibarmusu da Altsasuko aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian aurkitutako lekukotza ondoren dago eta, ikus daitekeenez, ez da batere zaharra:

ibarmusu (1992)
ibarmúsu (1992-1999)
Azken hau ahozko aldaera da, guztiek zahartasun bera dute, hiru hamarkada. Dena den, izena nahiko gardena da, bi elementuz osaturik dago, alde batetik ibar, bestetik, musu. Azken hau ez da oso ohikoa toponimian, baina aleak badira, Zubimosu-Zubipunta toponimoa bezala. Azken honetan informazio gehiago dago zubi-musu hitz elkartuaz, baita bere eratorri toponimikoez ere. Toponimo honek ematen du Ibarmusu ulertzeko gakoa, musu hitza toponimian mutur esanahia luke. Beraz, Ibarmusu litzateke aipatutako ibar honen mutur bat.

Eskutilanda toponimoa

 Eskutilanda da Arabako Zuiako udalerriko lepo bat. Lekuko zaharrik ez dago eskura baina erraz ikusten da toponimoaren azken elementua landa dela. Hori kendu eta eskuti- geratzen da.
Eskuti deitura izan da Bizkaian azken mendeetan, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburutik bi lekuko jaso dira:

Escuti [N, NF]
Escuti (don) (Pedro de) [San Martin (barrio de)], Musques (San Julian de), a.1876, FogVizcayaMs.
Escuti viuda (ynquilino) (Concepcion de) [Medio y Solar (calle y canton del)], Portugalete, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiago eta zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Eskuti agertzen da XVII. mendearen erdialdetik:

Lekukotza ia guztia Muskizkoa da, beraz, beharbada inguru horretan inoiz izan da Eskuti toponimo bat, egun ez dagoena. Beraz, bi izan dira Eskuti izena izan duten toponimoak, Arabako Zuiakoa eta Bizkaiko bat, agian Muskiz aldekoa.
Eskuti toponimoak bi elementu lituzke, Eskaregi toponimoan bezala, lehenengoa haitz litzateke, es- aldaera hartu duena. Azken elementua gutxi litzateke, guti aldaera zaharra erabiliz. Bi elementuen elkarketak Eskuti sortuko zuen eta horrek erakusten du sartaldeko eremuan guti aldaera erabiltzen zela.

lunes, 14 de noviembre de 2022

Konkorrenea toponimoa

 Konkorrenea da Donostiako kale bat, baita etxe bat ere. Gainera, Konkorreneberri A eta Konkorreneberri B etxeak daude.
Donostiako toponimia izeneko lanean lekuko ugari daude XIX. mendearen erdialdetik:

KONKORRENEA: Concorre (1851, alto de, D.U.A.-D-9-I-1948-7), Concorrene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Concorro (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Concorrene (1874, Fuerte de , D.C.H.G, 219, 216 orr.), Concorrenea (1975, S.S.D., 450 orr.), Concorro/ Concorrane (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2); Konkorrenea (1989, D.U.T.B.). 64-6-5, m. H-2.
Azkenik, XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Concorrena.
Toponimoaren bukaera aldean -(r)en + -a dago, ohikoak etxe izenetan. Oinarrian konkor izenondoa dago:
II. (Adj.).
(gral.; Arch VocGr, Dv, H), kunkur (B, S, R-uzt; Lecl (khunkhur), vEys, H), kunkor (Gèze). Ref.: A (konkor, kunkur); Lrq /konkor, künkür/; Izeta BHizt (kunkurre).
Jorobado.
Etxearen jabea garai batean konkorduna izango zen eta horregatik konkor izengoitia jaso eta etxeak Konkorrena izena hartu zuen.

Murkaitza toponimoa

 Murkaitza da Bidania-Goiatz udalerriko tontor baten izena.
Lekuko zaharrik ez dago, baina toponimoa, dagoen bezala, analiza daiteke. Aldaketa ezezagunik gertatu bada, litekeena da etimologia aldatu behar izatea, zatiz ala osorik.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaeran -a artikulua eta hasieran burkaitz izena:

burkaitz.
(G, AN-gip-5vill; Lar, Añ (G, AN), Bon, Hb), morkaitz (G-bet), murkaitz (G-to; Lar, Hb, H (V, G)), porkaitz (AN-gip). Ref.: A (burkaitz, morkaitz, murkaitz, porkaitz); Gte Erd 260.
Peñón, risco; precipicio, derrumbadero.
[...]
Ikus daitekeenez, hitz honen aldaeren artean murkaitz ere badago. Kasu honetan izena eta izana loturik daude, beste askotan bezala. Normala da leku horietan, gailurretan eta, ingurunea ia ez aldatzea gizakiaren eraginez.
Besterik gabe, burkaitz izenaren lekuko bat litzateke Murkaitza toponimoa.

viernes, 11 de noviembre de 2022

Txangiluenea toponimoa

Txangiluenea da Aiako etxe bat.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

TXANGILLU (prop.)
Bi izenen arteko ezberdintasun batzuk daude, nabarmena da egungo izenean -(r)en + -a dagoela. Horrelako izenak behin baino gehiagotan agertzen dira, baina ez da ohikoa. Beste ezberdintasuna grafikoa da, azken batean biak berdin ahoskatu behar dira. Hala ere, toponimo baterako hobe litzateke idazkera zaharra gordetzea, Txominurtzillo toponimoan bezala.
Aiako etxe horren oinarrian antroponimo bat dago, Xangillu antroponimoa, hain zuzen. Sarrera horretan azaldu genuen antroponimo hipokoristiko zela, oinarrian *Txan/*Xan 'Joan' zegoela, eta ondoren bi atzizki, -ki (edo -ko) eta -illu. Beraz, antroponimo honetaz bi lekuko daude, bata antroponimikoa eta beste toponimikoa, biak inguru berekoak. Horrek esan nahiko luke etxearen sorrera antroponimoaren garaikoa dela, milurte erdi ingurukoa.

miércoles, 9 de noviembre de 2022

Albiasu toponimoa

 Albiasu da Larraungo kontzeju bat.
Toponimo honen informazioa Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik eskuratu da, Albiasu izenaren lekuko zaharrenak eta baita etimologi saioak ere:

alviassu (1268)
aluiasu, aluiassu [alutassu] (1280)
aluiaçu (1350)
[...]
Bi dira aipatu beharrezkoak etimologiari dagozkionak, batetik M. Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
'Henares'. Del vasco albitz 'heno' y el sufijo abundancial -tsu. Comentario lingüístico: El nombre se suele relacionar con la voz vasca albitz 'heno'. Como indica A. Irigoyen (34): "habiéndose apuntado que en este caso podría tratarse de albitz, 'heno', es decir, *albitzu, 'henar', lo que, con toda probabilidad, encuentra apoyo en la existencia del paralelo románico Alcalá de Henares, Madrid, Albisu en Larraun, Navarra, es contracción de Albiasu, forma más completa, y, por lo mismo, más recomendable, a mi juicio, incluso para la forma oficial vasca...". Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducciones de este género son 'mirador del ramal de alisos', 'pedregal'.
Azkena Patxi Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanekoa:
Nombres con sufijo -tsu, -zu (...) Albiasu en Larraun se documenta en 1350 como Alviaçu. Mitxelena (AV, 32) recoge Albisu y Albizu y los deriva de albitz 'heno'; la localidad de Larraun se documenta con -a-, pero en la actualidad se pronuncia Albisu (NHI, 72). Otro caso con final -su es Altsasu, Alsasua en castellano, documentado siempre con -(s)sua, excepto en dos ocasiones (Melchor de Alssasso en 1288 --cita Mitxelena [1983: 450]-- y Alçaçua, 1350), al parecer sobre haltz 'aliso'.
Bietan antzekoa aipatzen da, baina azaldu gabe geratzen dira bi kontu. Batetik albitz izenaren txistukariaren galera. Bestetik, tarteko /a/ bokalaren arrazoia. Lehenengoa, disimilazio baten ondorengotzat har daiteke, *Albitzatsu > Albiatsu, Antso antroponimoa *Santso lehenagoko baten ondorengoa den bezala. Azkena da /a/ bokal horrena, eta Ametzagaña toponimoa bezalakoa izan daiteke, hau da, tartean beste elementu bat dago, ametz + gain + -a ezinezkoa delako. Irtenbide bat atzizki bat litzateke, -aga edo -tza. Horrelakoa gertatuko zen Albiasu toponimoan ere. Kasu honetan -tza atzizkia litzateke azaltzeko oztopo gutxien duena: albitz + -tza + -tsu > *Albitzatsu > Albiasu.

Galbete toponimoa

 Galbete etxe izena behin aurkitzen da, 1625. urte inguruko Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan, badago Zegamako etxeen artean Galbete izenekoa:

...Gozategui, Mendolde, Arrieta, Echeverria , Echeverria, Echeverria, Amiano, Ibiacaiz, Ugarte Galbete, Unzurrunzaga, Gorrichategui, Antia. 21.
Toponimo honetan antroponimo bat izango zen, Irigoienek, bere Pertsona izenak euskaraz nola eman liburuan antroponimo hori aipatu zuen, Calvet aldaera duena:
3.82. Ikus XII eta XIII menderako CALVET: Calvet d’Elizaldea, (c. 1173, Doc. Artajoneses, dok. 132); don Calvet de Exarren, (1227, El gran Pr. Nav., dok. 200); don Calvet de Exarren, (1227, El gran Pr. Nav., dok. 200).
Antroponimotik toponimora aldaketa batzuk gertatuko ziren, alde batetik hasierako herskariaren ahostuntzea, k- > g-, fenomeno hau ohikoa da maileguak euskarara egokitzean, horrela, Betroitzaga toponimoan, oinarriaren azken jatorria Petrus latin antroponimoan dago.
Azken aldaketa bukaerako bokalari dagokio, Irigoienek emandako lekuko guztietan ez dago bokal hori, baina fenomeno hori erdaraz ere gerta zitekeen.
Beraz Calvet antroponimotik sortua litzateke Galbete toponimoa. Etxe izena zenez, normala da etxearen jabearen izena hartzea.

lunes, 7 de noviembre de 2022

Uegun toponimoa

 Uegun Aiako toponimoa da; auzo bat, baserri bat eta erreka bat izendatzen ditu.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

UBEGUN (prop.), Olaskoaga-Egia ballara
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVII. mendetik badira Uegun deitura duten batzuk:

Toponimoan hitz elkartu bat egon daiteke, ur-egon, Orotariko Euskal Hiztegian sarreratxo bat duena:
UR EGON. "(V-ger), el agua estancada en charcos, pantanos" A.

Aldaketa bakarra, on > un bokal aldaketa dago, euskararen eremu batzuetan ezaguna, horrela, Hondarribiaren lekuko zaharrenetan Undarribia dago.
Egungo ahozko aldaera Ubegun, ur hitzaren beste eratorri batzuetan gertatu ohi da, Ubakelua toponimoa bezala, jatorriz ur okelu izango zen.
Uegun toponimorako aurkeztutako etimologia zuzena bada, ur-egon elkartuaren lehenengo lekukoa mende batzuk atzeratuko litzateke, deituretan lehena 1635. urtekoa delako.

Eguneraketa (2024-11-29):
Aipatutako Dokuklik web-gunean beste bilaketa bat egin da, Huegun deitura bilatuz eta lekuko zaharragoak aurkitu dira, XVI. mendearen bigarren erdikoak:

Ikusten denez, lekuko zaharrena 1567. urtekoa da, hau da, sarrerakoa baino 68 urte zaharragoa. Beraz, lekukotza mende erdia baino gehiago aurreratu da.

Urkaregigaña toponimoa

 Urkaregigaña izeneko tontorra dago Elgoibarren.
Toponimoak bi elementu ditu, Urkaregi toponimoa eta gain, -a artikulua zenbatu gabe.
Urkaregi toponimo zaharra da, XVII. mendeko lekukoak ezagutzen dira, deitura bihurtua, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Urkaregi izena iluna da, azalpen bat baino gehiago izan ditzake, zorionez, badago bere aldaera zaharrago bat, Dokuklik-en ere aurkitua:

Aipatu behar da Mendaro eta Elgoibar mugakideak direla; beraz, lekukoak egungo toponimoari dagozkio. Azken toponimo bat geratzen da izenak erabat azaltzeko, Urkarai, inguru berekoa:

Hiru dira azaltzeko izenak, Urkarai, Urkaraegi eta Urkaregi. Bilakaera osoa hauxe litzateke: urka + garai > Urkarai + hegi > *Urkaraiegi > Urkaraegi > Urkaregi. Guztira hiru elementu genituzke, urka, garai eta hegi eta emandako aldaketak normalak dira. Azkenean, toponimo batetik beste bi agertu dira, eta aldaera bat.

viernes, 4 de noviembre de 2022

Txusenenea toponimoa

 Donostiako toponimo hau ez da, dirudienez, gure egunetaraino heldu. Baina aurreko mendeetako lekuko batzuk utzi ditu. Lekuko berrienak Donostiako toponimia izeneko lanean, XIX. mendearen erdialdekoak dira:

Chusenenea Aundi (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2).

Chusenenea Chiqui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Susenaene-chíqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).
XVIII. mendearen bukaerako bi lekuko zaharrago daude, aurreko lanean aipatu gabeak, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Chusenarenechiqui [...] Chusenarene maior.
Bi toponimo ziren Txusenenea Aundi eta Txusenenea Txiki, XVIII. mendeko lekukoetan toponimoak osatuagoak dira, Txusenarenetxiki eta *Txusenarenea(u)ndi zirelako. Bi etxeak bereizteko ha(u)ndi eta txiki izenondoak erabili zituzten eta oinarria *Txusenarenea izango zen. Etxe izen askotan bezala, bukaera aldean -(r)en + -a zeuden, baina interes handiena hasierako elementua du, *Txusen izenak. Askotan antroponimoa izan ohi da, baina lanbide izenak ere badira. Kasu honetan izenondo bat dago, persona batena ziurrenik, txusen, xuxen hitzaren aldaeren artean dago. Hau zuzen izenondoaren aldaera txikigaria da eta bigarren adiera egokia da izengoiti baterako:
[...]
2. (AN, L, BN, R, S ap. A ; Gèze (xü-)), txuxen, txuzen. (Aplicado a personas). Recto, honesto, justo. "Juste" Gèze. "Probo, justo" A.
Zaila da horrelako hitzak toponimian aurkitzea, baina Donostiako etxe izenen ugaritasunak horrelako toponimoak eskaintzen ditu, beharbada xuxen edo txusen izenondoarekin sortutako bakarrak.

miércoles, 2 de noviembre de 2022

Xangillu antroponimoa

Antroponimo hipokoristiko hau behin agertzen da, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 59. agirian, 1500. urtean:

Oyanguren de Xangillu tiene vna casa en el camino d’Oyarçun; alinda con Juane d’Arreche.
Dirudienez, izen honetan atzizki elkarketa izan da, alde batetik -ko edo -ki, eta horren atzetik, -illu. Azken hau ez da ohikoa baina ezezaguna ere ez, Txopillo eta Zabardillo antroponimoek erakusten duten bezala. Oinarrian Joan antroponimoa genuke, baina hau ere aldatua, *Xan aldaerarekin. *Xan 'Joan' + -ki (edo -ko) + -illu: Xangillu. Aipagarria da hasierako txistukaria, frikaria dirudielako. Fenomeno hau ohikoa da iparraldeko euskalkiena eta Hego Euskal Herriko eremu gutxi batzuk hartzen dituena, Xanto antroponimoa bezala, Xanto toponimoaren oinarria dena, Baztanen.

Bernategi toponimoa

 Bernategi da Donostiako baserri baten izena.
Lekuko gehiago daude Donostiako toponimia izeneko lanean, baita toponimo eratorri bat:

BERNATEGI: Benartegui Aundi (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Bernategui aundi (1860,
D.U.A.-D-7-1-P.), Bernátegui-aúndi (42) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Bernátegui-aundía (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.); Benartegi (1989, D.U.T.B.). 64-14-3, m. I-3.

Bernategui chiqui (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Bernátegui-chíqui (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).

Benartegui Chiqui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Bernátegui-chiqui (1864, Casa de labor, N.P.G. 64 orr.).
XVIII. mendearen bukaerako lekuko zaharrago bat dago, aurreko lanean aipatu gabea, Proyecto de ereccion de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Bernategui menor.
Azken lekuko honek XVIII. menderaino eramaten du toponimoaren lehenengo datua. Toponimoak bi elementu ditu, azkena -tegi atzizki ezaguna da, toponimian eta batez ere oikonimian oso ugaria dena. Etxe izena denez, normala da antroponimo bat izatea eta hori litzateke hasierako elementua, Bernat antroponimoa, Bernalena eta Bernalsoro toponimoetan dagoen bera, edo, zehatzagoa izanez, bere aldaera bat. Hauetan Bernal aldaera dago eta honetan Bernat, Bernart osoagoaren aldaera laburtua. Bernal litzateke Bernar baten aldaera disimilatua, Bernart osoagoren aldaera, azkeneko herskaria galdu duena.
Antroponimo hau agertzen da K. Mitxelena eta A. Irigarairen Nombres vascos de persona lanean:
Bernat Bernardo: Mossen Bernat echepare Dech. quien en la dedicatoria de su obra, de tono más elevado, se llama a sí mismo bernard echeparecoa y llama a su amigo Bernard Lehete. Dim. Beñat: cf. b.-nav. Eñaut dim. de Arnaut, b.-nav. sul. Allande, Ellande, Arnalde. También con disimilación Betran Beltrán, dim. Bettan, Pettan.

Mitxelki antroponimoa

 Antroponimo hau Hondarribiko agiri zaharretan agertzen da, Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 20. agirian, 1499. urtean:

... Estebe de Artalecu y Chebo d’Arançate e Martie de Larreandi y Juanecho de Aguinaga e Juanicot, hijo de Nicolás de Arbelaiz, y Estebe Luçea y Domingo de Lascoayn y Juanot Luçea e Domingo de Michelqui e Martie de Larreandi y Chebo de Guillermo y Marticho de Leguia e Sabat de Astigar y Sabat, carniçero, y Martín de Larreandia, vezinos de Yrun Vrançu...
Beste lekuko bat, 26. agirian 1499. urtean:
Vista por mí una pesquisa fecha contra Martín de Moniorte y Martín de Aldabe, jurado, e Juan de Gabiria e Juanes d’Ibargoyen e Juanes d’Astigar e Martín rrementero e Miguel rrementero e Juanot, fijo de Nicolás de Arbelaiz, y Chebo de Guillermo e Martín de Iguiniz y Marticho de Leguia e Juanot Luçea e Juaneto de Michelqui, Sabat d’Astigar y Sabat carniçero y Martín de Larreandi y Quatroxe, Machico de Alcaya[ga], Juanes d’Oyanguren dicho “Moço”, Domingo de Goyçueta, Domingo de Lascoayn...
Biak, Domingo de Michelqui eta Juaneto de Michelqui, ziren Irungo auzokideak eta, beharbada, Mitxelki izena zuen aipatutako bi gizon horien aita, agian gizon bera.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago, 139. or.:
Mitxelki (Mitxel). Ardatz Itzagaondoko Michelquirena etxe izenaren oinarrian dago (1770, Au.p., 43, 26); agirietan oikonimo hau berau urte batzuk lehenago, 1726an, Michelqui da.
Salaberrik lekuko bat aukezten du, toponimoa zena, lehen Michelqui eta gero Michelquirena, XVIII. mendekoa. Hondarribiko izenak XV. mendekoak izanik, lehenengoak lirateke, zaharragorik aurkitzen ez bada, behintzat.

lunes, 31 de octubre de 2022

Matxindo antroponimoa

 Antroponimo hori behin aurkitu da Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 34. agirian, 1499. urtekoan: Sab]at de Machindo, gabarrero.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan dago, 108. or.:

Matxindo (Matxin). Gaintzako 1568ko Machindo-n dago (HA.p., 2), eta Aldazko 1726ko Machindena-n ere bai, antza duenez.
Salaberrik ematen dituen lekukoak toponimikoak dira, antza. Beraz, Hondarribiko hori izan liteke lehena, nahiz eta Matxindo hori aitaren izena izan ahal.
Antroponimo hori hipokoristikoa izango zen eta egitura Salaberrik aipatzen duena izan daiteke, baina aukera ere bada bestelakoa izateko: Matxi + -ndo, azken hau atzizki hipokoristikoa da, Otsando izenean ere dagoena, Otsandola eta Otsondoa toponimoen oinarria.
Matxi litzateke Marti-ren hipokoristikoa, Matxiki antroponimoaren sortzailea, beraz, Matxi + -ndo egiturak ez luke oztopo handirik posibletzat hartzeko.

Matxiki antroponimoa

Matxiki antroponimoa hipokoristikoa da, eta Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuan dago lekuko zaharrena, Matxiki aldaeran behintzat, 59. agirian, 1500. urte ingurukoa:

... de la vna parte e de la otra parte el mançanal de Machiqui; podrá baler çinquenta florines d’oro. Viene a cada vna parte çinquenta florines.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan badago izen honetaz aipamena, eta lekuko zahar batzuk, 137-138. or.:
Matxiki, Matxike (Matxi): «a Machin de Muru e a Miguel de Aravaolaça e Joandegui de Vergaraeche e Machique Teyeria» (sic) (Legazpi–Segura, 1483, Aierbe, 1993, 35, 130. or.). Luzaiden 1726an orain ezezaguna den Machiquirena etxe izena azaltzen da, eta badaiteke hemen ere Matxiki izatea; kontuan har, edozein modutan, herri honetan Maittipi (Mari(a) + ttipi) oraino bizirik dagoela.
Hipokoristikoaren elementuak bi dira, oinarrian Matxi dago, hau Martinen hipokoristikoa da, zehatzago, Marti aldaeratik. Atzizkia -ki da, Txaxiki antroponimoan ere dagoena. Izen horren oinarria ere hipokoristikoa da, Grazia antroponimotik sortua.
Hondarribiko Matxiki da antroponimo hipokoristiko honen lehenengo lekuko zuzena, bestea, Salaberrik aipatzen duen Matxike litzateke.

miércoles, 26 de octubre de 2022

Perratzallene toponimoa

 Perratzallene da Astigarragako baserri bat.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

PERRATZALLENE (transf. en viv.)
Lekuko zaharragorik ez dago, baina izena erraz ulerzen da, oinarrian ferratzaile izena dagoelako, ondoren -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan.
Oinarriko hasierako kontsonantearen ezberdintasuna normala da, euskararen eremu handian /p/ zelako.
Egun, lanbide hori ia desagerturik dago, baina ez aspaldi, arrunta zen eta toponimo honek berresten du gertaera hori.