lunes, 30 de diciembre de 2024

Munioeta toponimoa

 Munioeta da Orioko bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, Munioetaberri eta Munioetazar baserriak eta Munioetaburu tontorra. Toponimo hauen lekukoek antzinatasun gutxikoak dira eta askotan Muniota aldaera agertzen da. XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

MUNIOTA (2 viv.) (prop.)
MUNIOTA ZAR (prop.)
Lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke ziurtasun handiagoz lan egiteko baina dagoena da oso lekukotza berria eta bi aldaera, Munioeta eta Muniota. Normalean bilakaerek laburragoak egiten dituzte hitzak, baita toponimoak ere, ezagunak dira Atxalta (Aretxabaleta) edo Mostrun (Monasterioguren). Orioko toponimoetan berdin gertatu bada Munioeta > Muniota gertatu da. Gainera, ondorengo aipuan azaltzen da XIX. mendeko Munioeta.
Etimologiari dagokionez, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan toponimo honetaz hausnarketa laburra dago:
457. —Munio n. pr.: Muniain (Monein, Muñiain) (Caro Baroja, Mat, 74-75). Quizá sea el primer componente de Munita (Bunita); hay top. Bunieta en 1141, que puede ser el actual Muniota (Orio Guip.), en el siglo XIX Munioeta. De Munioeta podría muy bien proceder, por pérdida de -n-, Miota, ap. de Mondragón en el siglo XVII; un Nunnuto Miotaco, aparece en doc. del año 1053. Pero acaso Miota, que es el nombre de un barrio de Elorrio (Vizc.), no podrá separarse de Biota, ayuntamiento de la prov, de Zaragoza: la m- vasca podría ser secundaria, como tantas otras veces. Todo lo anterior es inconsistente.
Azken esaldia liburuaren eranskina da, liburua argitaratu eta hamarkada batzuetara. Zaila litzateke Bunieta > Muniota azaltzea, XIX. mendeko Munioeta ahaztu gabe. Dena den, Munio antroponimoa izan daiteke toponimo honen oinarria, Muniosoro toponimoa bezala. Bukaerako elementua -eta atzizkia litzateke, beharbada leku esanahia duena, Antxoeta toponimoan ere egitura bera genuke, PI + -eta.

viernes, 27 de diciembre de 2024

Gabitegi toponimoa

 Gabitegi da Berrobiko baserri bat. Toponimoaren lekuko zaharrik ez da eskuratu eta, beraz, analisia hasiko da ezagutzen den izen bakarrarekin. Toponimoak bi elementu lituzke, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan eta oinarrian gabi izena genuke. Gabi hitzarekin eginiko hitz elkartu bat agertzen da Gabiardatza toponimoan, gabi-ardatz, zehatzago.

Lapikarigan toponimoa

 Lapikarigan da Arabako Zuia udalerriko mendi bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo horri buruz, lekuko zaharrenak XVII.-XVIII. mende artekoak dira:

lapicari (1652-1779)
lapicarigana (1652-1779)
lapicarioste (1652-1779)

lapicarigan (1986-2003)
Egun Lapikarigan bada ere, mende hauetan Lapikari aldaera askotan agertzen da, gan izanik gain hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Beraz, Lapikari geratzen da analizatzeko eta hasierakoak oso antz handia du lapiko hitzarekin, hau ere sartaldekoa, batez ere Bizkaikoa. Hala ere, bukaerako zatia geratzen da, -ari, eta hau izan daiteke atzizki ezaguna lanbide izenak eta sortzeko oso erabilia: pilota : pilotari, sukalde : sukaldari... Lapiko : *lapikari? Hitza ez dago Orotariko Euskal Hiztegian baina izan zitekeen eta jaso gabe geratu. Lapikogin hitza bazen eta *lapikariren sinonimoa izan zitekeen:
lapikogin.
(Vc ap. A; Lar, Dv, H).
Ollero. "Lapiko-gina, [...] ollero" Ast Apol 88 ( Dv).
Zuzenduko ditu burdiñazko zigorragaz eta izango dira ausijak lapikogiñaren ontzija legez. Ur (V)Apoc 2, 27. Gero yabeak salduten / deutso lapiko-ginari. Zav Fab RIEV 1907, 530. Lapikoginak ekarri dau alkate, ari bere ausi deutso buruxe. (V). A EY IV 318.
Lapikarigan toponimotik ez urrun, Ollerieta dago, Legution. Gaztelaniaz Ollerías da, ollero lanbide izenetik sortutako hitza. Beharbada inguru horretan inoiz *lapikari hitza izan zen.
Nahiz eta aurrekoa izan etimologia egiantzekoena, beste analisi mota bat aipatu beharrekoa da, oinarria berbera izango zen, lapiko, baina buruan -iri atzizkia izango zen, hau hurbiltasun adierazlea da. Beraz, lapika- 'lapiko' + -iri > *Lapikairi > Lapikari. Esanahia izan zitekeen "lapikoak hurbil dauden lekua", aldaketa bakarra beharrezkoa da, diptongoaren soilketa, baina hau ez da oztopo handia.

lunes, 23 de diciembre de 2024

Nagiola toponimoa

 Nagiola da Asteasuko baserri bat. Lekuko zaharrena XIV. mendekoa da, Naguiola (1349), egun bezalakoa. Toponimoak bi elementu izango zituen, ola bukaeran eta nagi oinarrian. Hitz bera beste bi toponimotan dago, blog honetan aztertuak, Nagiibarra, Arabakoa, eta Nagiorbe, Gipuzkoakoa.
Asteasuko toponimoaren lekuko zaharrena ia 250 urtez aurreratu litzateke Orotariko Euskal Hiztegian dagoena, Garibairen esaera zaharren bildumakoari:

Gizon beti nagia, etsa galzaigarria. RG B, 3.

Zabarte toponimoa

 Zabarte da Bergarako baserri bat, toponimo eratorri bat dago, Zabartekoetxetxo, hau ere baserria.
Lekuko zaharrena, Bergarako baserriak web-gunearen arabera XV. mendearen erdialdekoa da, Zabarte sarreran:

1448. En el mencionado estudio toponomastico de San Martin sobre Elgeta, se cita a Juan de Zabarte.
Toponimoa berdina izan da azken 550 urteetan, gutxienez. Zabarte izenak egonkortasun handia izan du eta dituen elementuak ere aski argiak dira, baina interpretazioa ez da hainbeste argia. Toponimoak bi elementu lituzke, zabar izenondoa eta arte, leku postposizioa. Ondoren, haplologia gertatuko zen, hau da, bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat geratzen dela: Zabar + arte > *Zabarrarte > Zabarte.
Zabar hitza izengoitia izan zitekeen eta, horrela, toponimoaren egitura PI + arte izan zitekeen, Magdalenoarte toponimoa bezala. Honetan Magdaleno antroponimoa izango zen oinarrian, eta Zabarte izenean, zabar. Hitz honen adierak egokiak dira izengoiti bihurtzeko:
1. Descuidado, negligente, dejado, despreocupado; perezoso.
2. Descarriado.
3. Depravado, inmoral.
Bigarren elementuari buruz, ez dago argi nola azaldu arte toponimo hauetan, baina Zabarte egitura horretakoa bada, Galindarte eta Amunartia toponimoekin batera sar liteke Zabarte bera.
Zabar gehiago dago euskal onomastikan, Zabardillo antroponimoan, oinarrian zabardo izenondoa izango zen eta bukaera aldean -illo atzizkia, hipokoristikoa egiteko. Zabardo beraren egitura zabar + -do da.
Hau guztia egiantzekoena izan daiteke, baina bada beste aukera bat, aipatu gabe ezin utz daitekeena, zabor hitzaren aldaeren artean zabar dago. Beraz, zabar 'zabor' + arte > *Zabarrarte > Zabarte.

miércoles, 18 de diciembre de 2024

Garalde toponimoa

 Garalde da Bermeoko aurkintza eta baserri baten izena. Garalde aurkintzaren lekuko zaharrenak XVI. mende erdialdekoak dira:

1542    Garalde, viñas en    VEKA   S.V. C1628-1
1643    Garalde, tierra en    BFA. Bust   180/24
1646    Garalde, terreno en    BFA. Bust   201/210   199
Garalde baserriaren lekukotza ere urte beretsukoa da:
1578    Garalde, casa de    VEKA   R.R. Ejec. C2497   18
1623    Garalde, casa de    BEHA   A-741/48-2   27b
1629    Garalde, casa de    VEKA   S.V. C1086   157b-165
1629     Garalde, cas.    BUA   928. Mojonera. 1749   144
Azkenik Garaldegane izena, oso lekukotza berankorra eta urrikoa:
1980    Garalde gane, heredad    GJE   fk:10581   L113;120
Azken honen bigarren elementua gane, gain orokorraren sartaldeko aldaera, lehenik gan eta ondoren /e/ paragogikoa jaso zuen. Hasierakoa da interes gehien duena, Garalde. Bi analisi egin daitezke, orain artekoan, garai + alde edo *gara + alde proposa liteke, lehenengoan tarteko *garaialde izango zen eta ondoren /j/ galduko zen eta bi bokal berdinak batuko ziren. Bestean azken urratsa soilik gertatuko zen. Horrek behartzen du inoiz *Garaialde eta/edo *Garaalde izatea, baina XVI. menderako ez litzateke harrigarria urrats horiek bukatuak izatea.
Hemen beste hurbilpen etimologiko bat aurkeztuko dugu, Garbe eta Garbea toponimoetarako gain hitzaren alomorfo bat proposatu genuen, gar-, jaun : jaur- gertatzen den bezala, cf. jauregi. Beraz, gar- 'gain' + alde > Garalde. Gainera, Garaldegane toponimoak erakusten digu hubil gain bat zegoela. Hala ere, hori ere egokia da gorago erakutsitako etimologiekin. Beraz, Garate toponimoan bezala, hiru aukera daude Garalde azaltzeko eta aurkeztu den azkenak baditu beste toponimo batzuk, bilakaera gehiagotan gertatuko zelako eta toponimo batzuetarako, Garbe eta Garbea zehatzago, garai edo *gara ez dira egokiak.

Imiritxipi toponimoa

 Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mende erdialdekotzat har dezakeguna, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:

IMIRICHIPI, término montuoso de Eguileta.
Lekuko bakarra denez, izen bakarra dago analizatzeko, Imiritxipi, eta bigarren elementua agerikoa da, txipi, egun euskararen eremu gehienetan txiki erabiltzen denaren sinonimoa. Larretxipitxiki toponimoan bi hitzak daude, txipi zaharra eta txiki berriagoa. Beste elementua, *Imiri antroponimoa izan daiteke eta Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan badago aipu labur bat antroponimo honi buruz:
599. — *zaldu, zaltu. La última var. en ronc. «arboleda donde sestea el ganado»: Zaldo, Zaldu, Zaldua, Zaldualde, Zalduegui, Zalduendo (top. Zalduhondo en Al., 1025); final en Imirizaldu, quizá con un antropónimo (Aimery, Emery).
Beraz, *Imiri + txipi > Imiritxipi, inolako aldaketaten beharrik gabe. Nahiz eta bi elementuak ongi zehazturik dauden, ez dago argi txipiren esanahia toponimoan, Imiri Txipi izen zitekeen gizon baten izena, edo inoiz izan zen *Imiri toponimo bat eta bere zati bati txipi izenondoa erantsi zioten? Hala bazen, ez da ustezko toponimo nagusiaren lekukorik heldu.

lunes, 16 de diciembre de 2024

Otsandola toponimoa

 Otsandola da Villabonako baserri bat. Lekuko zaharrena Olzandola (1857) da, kakografia da, ziurrenik <Otzandola> idatzi nahi izan zutelako. Aipagarria da batzuetan Otzandola idatzi dela, 1992. eta 2007. urteetan. Bitxia da Luis de Eleizalderen Olzandola, XX. mendearen lehen hamarkadetakoa. Beste lekukoak kontuan hartuz, 1857. lekukoa kopiatzearen aztarrena?
XX. mendearen bigarren erdian, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa liburuan ere agertzen da:

OTZONDOLA (col.), Amasa ballara
Dirudienez, bokal asimilazioa gertatuko zen, Izendegi ofizialeko lekukoetan Otxondola ere dagoelako, 2007. urtean. Egun Otsandola ofiziala bada ere, Otzandolaren lekukoak (eta izen horretatik sortuak) nahikoa dira azalpen bat bilatzeko.
Toponimoaren etimologia ez da bilatzeko oso zaila, Villabonako toponimoaren ia berdina dago ez urrunera, Oiartzunen Otsandola toponimoa dagoelako. Etimologia berdina izan dezake, Otsando PI + ola. Interesgarriena, dena den, da Otzandola grafia, toponimoa sartaldean balitz, txistukari neutralizioak azal dezake, afrikatuen neutralizazioak batu ziren egun <tz> idazten denaren alde. Baina Villabona urrun dago eremu horretatik eta beste azalbide bat beharrezkoa da. Aukera bat da pentsatzea herri etimologia izan dela, otzan hitzaren antzagatik toponimoa aldatu zen. Horretarako erraztasuna izan zuen Otsando antroponimoaren galerak, Erdi Aroan eta, ondoko mendeetan hiztunek bazuten toponimo ilun bat eta aldaketa txiki batekin ulermena handitu zuten.

Landarregi, Landerregi toponimoak

 Landarregi da Idiazabalgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

LANDARREGI (prop.) Mendigorria ballara, Idiazabal
Landarregitxiki da Segurako etxe bat. Landerregi deitura izan zen herri horretan eta XVI. mendean bi lekuko bildu dira Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Landerregi da Mutiloako baserri bat. Aipatutako Iñaki Linazasororen liburuan izena apur bat ezberdina da:
LANDARREGI (desh.)
Blog honetan aztertutako Landarregia toponimoa ia berdina da, artikulua gorabehera. Baina ezberdintasun nabarmena dago aztergai diren Gipuzkoako toponimoekin, hauek guztiak etxe izenak dira eta Landarregia aurkintza bat zen. Azken honetarako lander eta hegi hitzak zeudela proposatu genuen, baina honetarako azalbide apur bat ezberdina izango da, bigarren elementua hegi izan beharrean -tegi litzateke edo, zehatzagoa izanik, -egi aldaera. Beraz, lander + -egi > Landerregi, jauregi hitzean bezala. Beharbada izen hori arkaismoa da, -tegi aldaera egungoa erabili ez delako.

jueves, 12 de diciembre de 2024

Ugunaga toponimoa

 Ugunaga da Areatza eta Zeanuriko toponimoa. Areatzan auzoa eta baserria da eta Zeanurin basoa eta erreka, toponimoa eratorri bat dago, Ugunagagana baserria. Izendegian bildutako lekuko zaharrenak baserriei dagozkie, Areatzako Ugunaga baserria zen Uegonagaburu, 1576. urtekoa. Ondorengoak dira Huegonaga (1639) eta Uegunaga (1655). Zeanuriko Ugunagaganaren lekuko zaharrena da Huegunaga, 1589. urtean.
Areatzako etxearen XVIII. mendeko lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Hueguna [N, TO]
Hueguna (la casa torre de) [Varrena (calle)], Villaro, a.1745, FogVizcayaMs.

Huegunaga [N, TO]
Huegunaga (el molino de), Villaro 18.1796, FogVizcayaMs.
Huegunaga (la torre de), Villaro 18.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendeko lau lekuko aurkitu dira:

Toponimoek aldaera batzuk izan dituzte baina jatorrizkoa Uegonaga litzateke, gerora aldatua. Izen horrek gogorarazten du blog honetan aztertutako Uegun toponimoa, Aiakoa, Gipuzkoan. Honetarako emandako azalpenean ur-egon hitz elkartua zegoen:
UR EGON. "(V-ger), el agua estancada en charcos, pantanos" A.
Aztergai diren Bizkaiko toponimoetarako ere egokia izan liteke hiz hori, areago jakinik Zeanurin erreka bat izendatzeko erabiltzen dela. Ur-egon hitz elkartuaz gain, -aga atzizkia ere bada eta Ugunagagana toponimoan gan, gain-en aldaera eta artikulua. Toponimoek aldaketa batzuk izan dituzte, hasierako bokal bilketa soildu zen eta on > un bilakaera gertatu zen, beharbada aurreko silabaren bokalaren eraginez.
Azkenik, etimologia zuzena bada ur-egon hitz elkartuaren agerpena XVI. menderaino eramango litzateke, Uegonagaren lekuko zaharrena 1561. urtekoa delako.

lunes, 9 de diciembre de 2024

Larraka toponimoa

 Larraka da Lezoko baserri baten izena. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira, Larraka (1992, 1993), baina Larroka ere bada urte horietan, Larroka (1993). Lekuko zaharrena hamarkada gutxi batzuk lehenagokoa da, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan dagoena:

LARRAKA (prop.)
Beraz, eskura dauden datuak kontuan hartuz, Larraka izena jatorragotzat har daiteke, Larroka izan daiteke arroka izenarekin nahastutako aldaera, Larroca deitura ere badela ahaztu gabe.
Larraka erraz azter daiteke jakinik -ka atzizki txikigarria izan dela, -ko atzizkiaren aldaeratzat har daitekeena; Kortaka toponimoan ere izango zen aztertutako atzizkia, sarrera horretan azalpen luzeagoa dago. Oinarrian larre izena dago, larra- eratorpen aldaera erabiliz. Hala ere, larraka hitza ere bada:
larraka.
larraka (AN-larr) . "Montón largo de helecho o hierba" Asp ANaf. "Fila. Belar-larraka. Arto-lerraka" Asp Gehi. Cf. Inza NaEsZarr 1341: San Juan larraka, urte guziko marraka (AN-ulz), que explica 'San Juan larraka esaten da san Juanetan eguraldi txarra dagonean, illun, otz samar, ez euri ta ez ateri, gari asko oraindik burutu gabe, kanpoko guzia oso atzeratua'. v. lerroka (2) .
Atzizkia -ka litzateke, baina oinarria lerro izena litzateke, Orotarikoaren sarreran adierazten duten bezala. Hitz hori eta Lezoko toponimoa homofonoak badira ere, oinarrian larre izatea lehenestekoa da.
Ezin aipatu gabe utzi Larrako toponimoa, Mungiakoa. Egin diren analisiak zuzenak badira bi atzizki ditugu ia berdinak eta oinarri berarekin loturik ager daitezke.

jueves, 5 de diciembre de 2024

Kapitate toponimoa

 Kapitate da Haranako aurkintza bat. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerakoak dira:

capitate (1989)
kapitate haitza (1993/03/29)
kapitate (2006/06/13)
Toponimo honetatik ez urrun, beste Kapitate bat dago, Entziako iturburua dena. Bere lekukoak aski berriak dira:
capitate, barranco (1984)
kapitate iturria (1993/04/28)
kapitate (1996)
Entzian bertan, hiru toponimo eratorri daude: Raso de Kapitate aurkintza, Kapitateko edanlekua iturria eta Kapitateko erreka-zuloa sakonunea. Toponimo hauen guztien lekukotza oso berria da, antzinatasun gabeak eta horrek analisia zailtzen du; gainera, aldaerarik ez dago eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Kapitate. Toponimo honen bukaerak gogorarazten du atzizki ezagun bat, latin jatorrikoa eta euskaraz hainbat hitz utzi dituena, borondate, karitate eta unibertsitate bezalakoak. Kapitate toponimoak oso antz handia du gaztelaniazko cavidad izenarekin:
Del lat. cavitas, -atis.

1. f. Espacio hueco dentro de un cuerpo cualquiera.
Adiera hori erraz egokitu dakioke toponimiari, Entziako lekuko zaharrena barranco esaten diote gaztelaniaz, ahaztu gabe Kapitateko erreka-zuloa, sakonunea dena. Antzekoak lirateke Gongeta, Gongeda toponimoak, sakonunea edo adierazteko.
Kontuan izanik borondate bezalako hitzak, beharbada inoiz izan zen *kapitate izena euskaraz, baina ikusirik oso hitz bakana dela, agian latinetik zuzenetik jaso zen, leku bat izendatzeko. Hala izan bazen, hitza euskaraz erabili ez bazen, toponimoa oso zaharra izango zen, latina erabiltzen zeneko mendeetakoa.
Aldaketa bakarra geratzen da azaltzeko, bigarren silabako herskaria, *Kabitate sortuko bazen, aipatutako herskaria ahoskabetuko zen asimilazioz, beste silaba guztietako herskariak ahoskabeak direlako.

Imizkotz toponimoa

 Imizkotz da Artzibar ibarreko kontzeju bat, Nafarroan. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badago Imizkotz toponimoaren informazioa. Honen arabera, lekukoak XIII. mendean hasten dira:

ymizcotz (1268)
ymizcoz (1274)
imizcoz (1275)
Ikus daitekenez bezala, toponimoa ez da aldatu mende luzeetan eta horrek izen bakarra uzten du analizatzeko, Imizkotz. Toponimoa aztergai izan dutenen artean, hiru aipu jasoko dira, lehena M. Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Probablemente 'lugar propiedad de una persona llamada *Imizc-'. De *Imizc- + -oz, siendo el primer elemento un nombre de persona no identificado y el segundo un sufijo que indica propiedad. Ver en apéndice -oz.
Ondoren P. Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanekoa:
[...]
Nombres con sufijo acabado en sibilante (...) b) Nombres que presentan el sufijo -(o)tz, -(o)ze. En otro lugar (Salaberri, 2003: 90) nos preguntábamos si la terminación temprana -osse (Nabaskoze) y el sufijo-o(t)z (Imotz, Iraizotz, Uztárroz / Uztarroze) tienen el mismo origen o no. Independientemente de esto, los topónimos que tienen este final se pueden clasificar en varios grupos, dependiendo de la consonante que precede al sufijo. En realidad se puede pensar que en algún caso el sufijo no es -otz sino -rotz (Azpirotz, Galdurotz...), por ejemplo, y en otros que la vocal -o forma parte del tema (Ilurdotz). Son los siguientes: (...) b.3.- Alkotz, Imizkotz, Nabaskoze / Navascués), Olkotz, Oskotz (doc. también Ozcoz). [...]
Azkena da egile beraren De toponimia vasco-pirenaica: sobre el sufijo -otz, -oz(e):
(...]
En otros topónimos como Artazkotz (Artázcoz, N), Imizkotz (N) y Nabaskoze (Navascués, N), Larrangotz (N) y Ongotz (N) podríamos tener los antropónimos *Artazko, *Imizko - *Ibizko y *Nabasko, *Larrango, *Ongo en los que –ko (-go tras nasal) sería sufijo. El primer topónimo se documenta en alguna ocasión como Artazcoiz, lo que aumenta mis sospechas de que estemos ante una base antroponímica desconocida
[...]
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaera -otz atzizkia, oso hedatua Pirinioko bi hegaletan eta oinarrian antroponimo bat, zehaztu gabea. Sarrera honetan antroponimo berreraiki bat ere eskainiko da, baina honen oinarri antroponimo ezagun bat da. Cardeñako Becerro gótico agiri bilduman antroponimo bat dago, Meme, Mime, Mimi aldaerak dituena, eta bere patronimikoa, Memiz. Lekukoak X. eta X. mendekoak dira. Lehenengoa, XXVIII. agirian, 915. urtean:
[...] et de tercia pars, terra de Mimi et dc Juliano, et quarta parte terras de Fanni et de Sempronio [...]
Bigarrena, CXLIV. agirian, 951. urtean:
Stefano testis.— Paterno testis.—Meme hic.—Obeco hic.—Juliano hic.—Munnio hic.—Trasmondo hic.
Hirugarrena, CXLVI. agirian, 976. urtean:
Bellite testis.—Quintla testis.—Meme testis.—Didaco testis.—Flagino rovoravit et notuit.
Laugarrena, CCV. agirian, 984. urte inguruan:
In Dei nomine.—Ego Mime una cum uxor mea Eilo et filios nostros Roderico et Juste, placuit nobis et vendimus ad tibi Felicis abbati vel ad omnibus fratribus de Sancti Petri de Karadigna nostro agro proprio, que abuimus in loco predicto Ballunkera,
Bosgarrena eta seigarrena, LXXVIII. agirian, 1064. urtean:
Sub Christi nomine.—Ego Mimi, propria et spontanea mici accessit volumptas ut venderem:vobis Sisebuto, abba de Caradigna, sicuti et vendo, uno agro in locum in vestra defesa iusta Mattabellosa; et dedistis mici in precio, id est, VII. solidos de argento, et dc ipso
precio non remansit debitum pro dare.
[...]
Ego Mimi, qui hec scedula feci et legente audivi, manu mea sygnum feci + coram testibus.
Hemen jarriko dugu zazpigarrena, eta azkena, LXX. agirian, 1080. urtean:
Agenar Gundissalbiz rb.—Gundissalbo Sarraginiz rb.—Munnio Memiz rb.— Alfonso Lopiz rb.—Dominico rb.
Beraz, Euskal Herriko lurretatik hurbil antroponimo bat zegoen, Meme, Mime, Mimi aldaerak zituena. Jakinik toponimoaren oinarria *Imizk(o)- dela, -sko atzizki txikigarria proposa liteke. Beraz, Mimi + -sko > *Mimisko antroponimo hipokoristikoa inoiz izan zen euskal lurraldean, Nafarroan zehatzago. Elkarketa eginez gero, bi aldaketa aurkitzen digutu: *Mimisko + -otz > *Mimiskotz > Imikotz. Nabarmenena da hasierako kontsonantearen galera, disimilazioz gertatua, m-m > 0-m. Txistukariekin askotan gertatzen da, baina batzuetan beste kontsonante batzuekin ere gertatu zen, horrela, Umaran toponimoaren oinarrian Uma antroponimoa dago, *Muma zaharrago baten ondorengoa. Azken aldaketa txistukariei dagokie, hau asimilazioz gertatuko zen, atzizkiaren txistukariak bestea asimilatuko zuelako: s-z > z-z.

miércoles, 4 de diciembre de 2024

Trintingain eta Trintinzulo toponimoak

 Trintingain da Uitziko aurkintza bat, lekukotzak ez du mendea ere bete:

trintin-go gaina (1935)
trintin-malkorra (1935)
trintingain (1997)
Trintingain (2019)
Trintinzulo da Uitziko beste aurkintza bat, lekukotzak ez du mende erdia ere bete:
trintinzulo (1997)
Trintinzulo (2019)
Nabarmena da herri berekoak izanik, Trintin toponimo galduaren eratorriak direla, batek gain jaso du eta besteak zulo. Toponimo zaharrenean nabaritzen da oraindik bazela beste toponimo batekin lotua, eratorria: trintin-go gaina (1935).
Trintin toponimoak izan dezake kide bat, nahiko antzekoa, Bizkaian, Derandain toponimoa aztertua izan delako blog honetan. Aldaketa larriak jasan zituen, batez ere laburketak, hau normala da jakinik oso berandu arte ez zela idatzi. Hasteko hasierako bokalaren sinkopa gertatu zen, azentuaren indarraren eraginez, honetan berdina da Trintxinea toponimoa, baita ere azken silabako diptongoaren galerarekin.
Aipatutako bi toponimoen jatorria latinean izan daiteke, Terentius antroponimotik sortuz, *Terentiani latinetik hasi, bilakaera handiak izan zituen euskaran egokituz eta gero mendeen joanak beste zenbait aldaketa eragin zituen Trintin sortu arte.

Txomenkoba toponimoa

 Txomenkoba da Oñatiko aurkintza bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, Txomen Koba Erdikua (1995). Geroagoko lekukoetan berdin agertzen da, aldaketarik gabe.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran koba izena eta oinarrian txomen- ezezaguna. Hurbilen den hitza Txomin antroponimo hipokoristikoa da, Domingotik sortua. Txomin eta Txominlarrena toponimoetan Txomin dago, baina inoiz ez da lekukotu *Txomen aldaera. Domeka antroponimo emakumezkoa dago, Domingo eta Txomin antroponimoekin lotua. Beharbada Domekaren hipokoristiko bat dago Oñatiko toponimoan? Lekuko zaharragoak beharrezkoak lirateke galderari erantzuna emateko, baina ia ziurra da aipatutako antroponimo hauetatik sortua da Txomenkobaren oinarria.

lunes, 2 de diciembre de 2024

Txertudi toponimoak

 Txertudi da Arrietako baserri baten izena, Bizkaian. Gipuzkoako Debako herrian ere hitz hori bada, toponimo eratorri batzuen bitartez: Txertudiko Gabarlekua eta Txertudikantera aurkintzak eta Txertudibekoa eta Txertudierdikoa baserriak.
Arrietako lekuko zaharrenak XVIII. mende bukaerakoak dira, 1796. urtean lau lekukotan Chertudi agertzen delako. Bi urte geroagokoa da Chertuduy (1798), berriro agertzen ez dena. Geroko lekuko ia guztietan aldaketarik gabe dago, Txertudi.
Gipuzkoakoetan Txertudibekoaren zaharrena da Chertudi-azpicoa (1857). Geroagokoetan gehienetan Txertudi dago, inoiz Txartudi edo Txarturi agertzen bada ere. Txertudierdikoaren lekukoak berriagoak dira eta aurrekoak dituen aldaerak ere agertzen dira honekin.
Txarturi ohikoa zen XX. mendearen bigarren erdian, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa liburuan agertzen den bezala:

TXARTURI AZPIKOA (prop.)
TXARTURI ERDIKOA (col.)
TXARTURI GOIKOA (prop.)
Bi aldaketa gertatu dira, lehenengo silaban eR > aR bilakaera gertatu da, fenomeno hau gertatzen da sartaldeko euskaran. Beste aldaketa azkeneko silabari dagokio, d > r gertatu da, beharbada aurreko dardarkariaren eraginez, asimilazioz, Bestela, gipuzkeran ezaguna da bilakaera hori eta horrek eragina izan zezakeen.
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaeran -di atzizkia eta oinarrian txerto hitza, txertu aldaera erabiliz. Bi toponimoak ikusita, gerta liteke inoiz *txertudi hitza izatea, txertoen eremu landatua izendatzeko.

Txomiño toponimoak

Txomiño da Ataungo bost toponimoren oinarria:

Ipentzatxikia
Txomiñonea o Ipenza txikia: (= la mansión de Domingo). (= la pequeña Ipenza). 1690 “Ipenza chiquia”.
    Izaera: etxea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 107. zk. 2428 erreg.

Txomiñonea
Txomiñonea o Ipenza txikia: (= la mansión de Domingo). (= la pequeña Ipenza). 1690 “Ipenza chiquia”.
    Izaera: etxea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 107. zk. 2427 erreg.

Txomiñoneko oilategi berria
Txomiñoneko ollatei berrie: (= el nuevo gallinero de Txomiñonea). Fue construido en 1936.
    Izaera: oilategia
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 500. zk. 2856 erreg.

Txomiñoneko oilategia

Txomiñoneko ollateie: (= el gallinero de Txomiñonea). Fue construido en 1930
    Izaera: oilategia
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 019. zk. 2325 erreg.

Txomiñoneko oilategizar-oroia
Txomiñoneko ollatei zaar oroia: (= el solar del antiguo gallinero de Txomiñonea), construido en 1933 duró hasta 1936.
    Izaera: orubea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 501. zk. 2857 erreg.
Egileak adierazten duen bezala, Txomiño zen Domingo antroponimoren hipokoristikoa. Interesgarria da aldaera hau, normalean Txomin delako, oraintsu arte oso zabaldua eta hainbat toponimoren oinarria dena, Txomin eta Txominlarrena  toponimoak bezala. Izen txikigarri hori ez dago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan.
Txomiño erraz azaltzen da jakinik Txomin badela. Ezberdintasun bakarra da bukaerako bokalarena, beharbada gizonezkoa zela adierazteko. Sudurkariaren aldaketa ere erraza da, palatalizazio automatikoa jaso duelako, euskararen eremu askotan gertatzen dena.

miércoles, 27 de noviembre de 2024

Txisto toponimoak

 Txisto da Ataungo sei toponimoren oinarria:

Txistobaratza
Txisto baatza: (= huerta de Txisto). Fue de Txibisto o Silvestre de Zumardi el cual vivió en Lizarrusti a la entrada del siglo XIX.
    Izaera: baratzea
    Kokalekua: Askoa
    Erreferentzia: 23. karp. 107. zk. 9074 erreg.

Txistobarrutia

Txisto barruti: (= cercado de Txisto). En el siglo XIX fue de Txisto Dorronsoro De Txetañenea).
    Izaera: barrutia
    Kokalekua: Otamots zearra
    Erreferentzia: 02. karp. 160. zk. 491 erreg.

Txistoillorraldea
Keiz illor aldea o Txisto illor aldea: (= el lado del redil de Keiz, cerezo). (=el lado del redil de Silvestro). Duro hasta 1850.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 265. zk. 4145 erreg.

Txistoillorraldea
Txisto illor aldea: (= el lado del redil de Txisto o Silvestre). Es robledal de la casa Aralegi erdikoa.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Aizarte
    Erreferentzia: 07. karp. 002. zk. 2991 erreg.

Txistosoro
Txisto soo: (= heredad de Txisto o Silvestre). En 1820 fue propiedad de Txisto de Aralegi.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Aizarte
    Erreferentzia: 07. karp. 075. zk. 3070 erreg.

Txistosoro
Txisto soo: (= heredad de Sivestre). Existen restos de la antigua pared que cercaba.
    Izaera: soroa
    Kokalekua: Marumendi
    Erreferentzia: 15. karp. 336. zk. 6907 erreg.
Egileak berak adierazi zuen Txisto zela Silvestre izenaren hipokoristiko bat, Silvestre de Zumardi izeneko bat bizi izan zen XIX. mende hasieran. Dela Txisto, dela Txibisto, ez da oso izen erabilia izan, ez dago, esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan.
Toponimoen azalpenetan eman den etimologia onartuz gero, bilakaera berezia gertatu zen, Silvestre > Txibisto > Txisto. Hasierako aldaketa ezaguna da, txikigarriak egiteko oso era arrunta delako, horrela, Txuria toponimoan Txuri hipokristikoa dago, zuri hitzetik sortua. Bigarren silabako bokala asimilazioz gertatuko zen, i-e > i-i, baina azken silabaren aldaketa ez da batere ohikoa, agian erromantzetik jasotako hipokoristikoa da.

Tartaka toponimoa

 Tartaka da Gizaburuaga eta Ispaster herrien arteko tontorra. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerak dira, Tarteka, lau lekuko, (1986), Tarketa, bi lekuko, (1986). Gerokoa da Tartaka (1999), baina badago beste lekuko bat, XIX. mendekoa, Tartaca, Pascual Madozen hiztegikoa.
Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaeran -ka atzizki txikigarria, beste toponimo batzuetan agertzen dena, blog honetako aztertutako Arkaka toponimoan bezala. Oinarriak zailtasun gehiago ditu, egokiena darte izena izan daiteke, zuhaitz mota batzuk izendatzeko erabilia:

1. Bosque bajo, jaral; maleza.
2. Retoño de árbol.
3. Árbol joven.
4. "Mediano, intermedio (hablando de árboles)" A.
Baina hitza batez ere Ipar Euskal Herriko hizkeretan eraibilia izan da eta oztopo hori aipatu beharrekoa da, nahiz eta azalbide bat eman. Litekeena da toponimo hau arkaismoa izatea, hitza garai batean hedatuagoa izango zen eta gero bere erabil-eremua murriztuz joango zen.
Toponimoaren beste bi izen erraz azaltzen dira, Tartaka aldaera bokal asimilazioaz sortuko zen, baina hori ez da azalbide bakarra. Tarketa aldaeran metatesia gertatuko zen, Tarteka > Tarketa, azken bi silabetako kontsonanteek lekua trukatu zuten, t-k > k-t.

lunes, 25 de noviembre de 2024

Gurbil, Gurbilgaña, Gurbilgibela eta Gurbillaga toponimoak

 Gurbil hasiera duten lau toponimo dira aztergai sarrera honetan, guztiak Nafarroakoak: Gurbil, Gurbilgaña, Gurbilgibela eta Gurbillaga.
Lehenengoa Gurbil da, Eltzaburu, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso herrietako aurkintza bat. Lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da:

gurbilgolarrea (1703)
gurbil (1833)
gurbil (1893)
Gurbilgaña da Iraizotz eta Lizaso herrien arteko mendia, beraz, aurreko toponimoaren eratorria. Lekuko zaharrenetan izen ezberdina da:
gurbilleta (1837)
gurbilleta (1893)
gurbilleta (1901)
gurbilgaña (1997)
Gurbilgaña (2019)
Dirudienez, izen zaharra Gurbilleta zen baina XX. mendean aldaketa gertatu zen eta Gurbilgaña erabiltzen hasi ziren eta egun izen hori dago, ez besterik.
Gurbilgibela da Ultzamako mortu bat, lekukoak oso berriak dira, XX. mende bukaeran hasten da lekukotza:
gurbilgibela (1997)
Gurbilgibela
(2019)
Aipatzeko geratzen den azkena Gurbillaga da, Azkarateko aurkintza. Lekukoak XVIII. mende hasieran agertzen hasten dira:
gurbillaga (1704)
gurbellaga (1704)
gurbillaga (1893)
gurbillaga (1997)
Beraz, aztertzekoak dira bost izen, Gurbil, Gurbilgaña (lehen Gurbilleta), Gurbilgibela eta Gurbillaga. Gurbil hitzaz gain bi atzizki daude, -aga, -eta eta bi izen, gain, gibel.
Analizatzeko geratzen da toponimo hauen oinarria, *Gurbil. Azterketa etimologikoari dagokionez, bi dira jasotako aipuak, Gurbil toponimoaren web orrian, lehena Nafarroako Toponimia eta Mapagintza liburu bilduman, XLIII, 108:
[...]
OBS.- Según Azkue gurbil ‘barrilito como de media cántara’, pero que no creemos que guarde relación con este topónimo. F.Idoate localiza un despoblado con el nombre de Gurbil en el vecino valle de Anué, aunque ha sido imposible localizarlo. Es por ello que el Gurbil que aparece como desolado en el Libro de Fuegos de 1427, pero no en el de 1366, pudiera ubicarse en este paraje. El término se extiende por Eltzaburu y Larraintzar.
[...]
Azken bi aipuak Jean-Baptiste Orpustanenak dira, bere Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule liburuan agertuak, lehena, III. kap., 161. or.:
[...]
la base gur (quoique seulement possible dans aytzcureche à Abense-de-Haut) de guren bien identifiée en toponymie basque (gurbil, gurbeaga, gurmendi aux XIIIe et XIVe siècles en zone hispanique) a sans doute un rapport avec l’oronymie et l’idée de hauteur comme son dérivé guren, en Soule dans mendigorren (en phonétique gasconne du Censier il faut entendre une voyelle fermée vélaire “ou”) à Trois-Villes, mi(ñ)agoren à Alçay
[...]
Azkena, III. kap., 96. or. [7. oharra, 175. or.]:
[...]
L’élément guren perdu par le lexique moderne mais bien présent en toponymie médiévale comme second terme de composition, et peut-être identifiable comme forme superlative d’un gur- lui aussi utilisé en toponymie, est probablement lié au même ensemble sémantique avec l’idée de “limite de hauteur, le plus haut”, morphologiquement et lexicalement proche en ce cas de goien “le plus haut” [7 L’existence d’une base gur est claire d’après les composés comme 1240 gurbil, 1242 gurbe-, 1243 gurpegi, 1393 gurmendi, et il y a lieu d’y reporter probablement des toponymes et oronymes comme Baigura, et en Béarn Gurs ou Gurmençon dont l’explication reste inconnue]
[...]
Guren hitz galdutik erauzitako *gur zalantzazkoa da eta ematen dituen ustezko eratorriak ere ilunak dira, nahiz eta ezinezkoak ez izan.
Sarrera honetan egingo den hurbilketa beste bide batetik doa, Gurbindo, Gurbiola eta Gurbizar toponimoetan egin den analisia Gurbil toponimorako ere egokia izan daitekeelakoan. Hauetan *burgi > *gurbi bilakaera gertatu zitekeela azaldu genuen eta fenomeno bera erabiliz azalduko dira hemen aurkeztutako toponimoak. Erakutsitako metatesia gertatu bazen, toponimo hauek guztiek oinarriaren bukaeran alboko bat dute eta hori azaltzeko egiantzena da *bil 'biribil' hitz zaharra izatea: *burgi > *gurbi + *bil > *gurbil, beharbada tarteko izena *gurbibil izan zitekeen, baina haplologia gertatuko zen, bi silaba oso antzekoak batu ziren bat gertatuz. *Bil erro zaharra beste hainbat toponimotan dago, Bunabil toponimoan bezala.
Beharbada inoiz *gurbil hitza izan zen, "herri biribil" adieraziz, Gurbil toponimoa aski zaharra da, aipu etimologikoetan XIII. mendeko lekuko bat dago. Kontuan izanik egun aurkintzak direla, litekeena da garai batean, Erdi Aroan, leku hauetatik jendea joatea, hustu arte eta gero herrixkak ere galduko ziren desagertu arte.

Laurika toponimoa

 Laurika da Gamiz-Fika udalerriko etxebizitza bat. Toponimo eratorri bat du, Laurikako erreka, Gamiz-Fikan eta Mungian dabilena. Azken herri horretakoa da Laurikalde aurkintza, Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan dagoena, 1140. or.:

Ikus daitekenez, ez du oso lekukotza zaharrik, XX. mende hasierakoa delako. Gamiz-Fikakoa, aldiz lehenago agertzen da, XVIII. mendetik:
laurica (1741/11/18)
laurica (1782/02/08)
laurica, casa de (1799)
Garai bertsukoak dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkitutakoak:
Laurica [N, TO]
Laurica+ (la casa de) [Gamiz (en la anteiglesia de)], Munguia (anteiglesia de) (villa de), a.1796, FogVizcayaMs.
Laurica+ (la caseria de) [Munguia (casas avecindadas a la villa de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Laurica_de_Anunsarri+ (la casa llamada), Munguia (villa de), a.1799, FogVizcayaMs.
Bilaketa bat gehiago egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mendeko lekuko bat aurkitu da:
Bukaerakoa -ika atzizkia bada, oinarrian antroponimo bat izan ohi da, eta bada Iiro Kajantoren The Latin cognomina liburuan oso izen egokia: Laurus 21. 25. 89. 334.
Beraz, garai zaharrean Laurus + -ica > Laurica. Hala sortu zen eta, beste euskal toponimo zahar askok ez bezala, ez du aldaketarik jaso sortu zenetik.

viernes, 22 de noviembre de 2024

Aberastegi toponimoak

 Aberastegi da Nabarnizko etxe baten izena, Bizkaian. Gipuzkoan ere izan zen, Arrasateko toponimia liburuan etxe izena aipatzen da, XVII. mendean, 37. or.:

Lekuko hori Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa liburukoa da eta ezberdintasuna dago txistukarian, <s> beharko zelako. Agian herskari aurrean egoteagatik aldaketa erraztuko zen.
Toponimoek ez dute zailtasunik, bukaeran -tegi atzizkia dago, normala etxe izenetan eta oinarrian aberats hitza dago, ziurrenik izengoiti bihurtua, edo antroponimoa. Egitura bera Aberasturi toponimoak dauka, baina bigarren elementua huri izena da.

Barbain toponimoak

Barbain Nafarroan agertzen da, bi herritan. Barbain dago, Antxoritz herriko aurkintza bat da, lekuko zaharrena XIX. mende bukaerakoa da:

barbain (1892)
barbain (1901)
barbain (1996)
Barbain (2019)
Interesgarria da, web orrian dagoen parafrafo hau, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza, XXXVI, 48:
Es topónimo que se prolonga por Zuriain. Sería interesante relacionar este nombre con el de Barbain, nombre del paraje situado sobre Donamartia y que se extiende hasta la muga con Olave
Bigarren Barbain da Lizoaingo aurkintza bat, lekukoak XVIII. mende hasieran hasten dira:
barbain (1700)
barbain, vizcaia o (1708)
barbainzelaya (1708)
barbain (1888)
barbain (1996)
Etimologiari dagokionez, Antxorizko toponimoaren sarreran lotura ikusia zuten Zuriain toponimoarekin, bukaeran -ain atzizkia izan zitekeelako bi izenetan. Hala bada jakiteko geratzen da hasierako elementua, antroponimo bat izan ohi dena eta toponimo hauetarako egokiena da, zalantzarik gabe, Barba antroponimoa. Latin jatorrikoa da baina Erdi Aroan ere erabilia izan zen, Barbaena eta Barbasagasti toponimoek erakusten duten bezala. Toponimoa, beraz, Erromatar garaian sortu zitekeen baita Erdi Aroan ere, bietarako aukera dagoelako. Hala ere, badago beste aukera bat, bigarren elementua gain izena izan liteke eta, ondorioz, jatorrizko toponimoa *Barbagain izan zitekeen, gero bokalarteko /g/ galduko zen eta bi bokal berdinak batu. Antxorizko Barbain dago tontor batetik hurbil, Antxorizko haitza izena duena. Lizoaingo Barbain ez dago egoera horretan baina ondoan Bizkai toponimoa dago, eta hori mendialdean agertzen den izena da.

miércoles, 20 de noviembre de 2024

Oialgindegi toponimoa

 Ataungo toponimo zaharren artean Oialgindegi etxea bazen, XVII. mendeko lekuko baten bitartez ezaguna: casa llamada Oyalguindegui (1641). Sarreran bertan bere erdal kidea ematen dute, 'pañero'. Hitza ez da ezezaguna, Orotariko Euskal Hiztegian ere dagoelako, oihalgin:

oihalgin.
(V ap. A (s.v. oialgille) ; Lh); oihalkin (Lar, Añ, Dv A, H (+ oial-) ).
Fabricante de paños. "Drapier" Lh.
Lekukotza guztia hiztegietakoa da eta lekuko zaharrena, Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Beraz, Ataungo lekukoak mende bat lehenago aurreratzen du hiz honen agerpen data eta erakusten du hitz ezaguna eta erabilia zela, hiztegietatik kanpo bizirik zegoela. Beste aldetik, bigarren elementua -tegi atzizkia litzateke, oso ohikoa etxe izenetan.

Giriduia, Girigaina eta Giriduigaña toponimoak

 Giriduia da Bernedoko bizkarra, hegia. Lekukoek ez dute zahartasun handirik: Loma El Guiriduy (1993), Loma Giriduia (2006). Araban bertan bazen toponimo homonimo bat, Harana udalerrian, kilometro ez askora. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

GUIRIDUYA, 1787, monte de San Vicente Arana.
Girigaina da Harana udalerriko tontor bat. Lekuko zaharrenak XX. mendekoak dira: Guirigaina (1983), Guirigaina (1992).
Toponimo hauen elementuak batuz, izan da Araban beste toponimo bat, Giriduigaña, Montaña alavesa. Comunidades y pastos liburuan, 340. or.: GUIRIDUYGAÑA.
Toponimo hauetan hiru elementu daude, artikuluaz gain, -dui atzizkia, -di hedatuagoaren aldaera zaharragoa, gain izen arrunta eta, interesgarriena, giri izena:
(giri).
(giri). "Tojo, planta de la familia de las leguminosas, Genista scorpius" Baraib Voc.
Parentesi artean agertzen da erdaraz jaso zelako, ezagutzen den lekuko bakar hori Arabako erdaran erabiltzen zen euskal jatorriko hitz bat zelako. Bide batez, Lopez de Gereñuren lekukoa hitz honen lekuko zaharrena 116 urtez aurreratuko luke Orotariko Euskal Hiztegikoa, 1903. urtekoa delako.

lunes, 18 de noviembre de 2024

Azariain toponimoa

 Azariain da Etxalekuko aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo honi buruz eta azterketa etimologikorako ezinbestekoa, lekukoak, zaharrak eta berriak:

azarain (1718)
azarin (1790)
azariain (1797)
[...]
azáin (1992-1999)
Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, osoena Azariain litzateke, ondoren Azarain laburtua izango zen, gero Azarin laburtuagoa eta, azkenik, egungo Azain laburrena.
Etimologiari buruz, aipagarria da José María Jimeno Juríoren adierazpena Estudios de toponimia navarra lanean azeri euskal hitzarekin lotura ikusi zuelako. Ziurrenik hitz bera da, baina Azeri antroponimoa litzateke, jatorri berekoa. Bukaerakoa -ain atzizkia litzateke. Toponimoa garai zaharretan sortuko zen, beharbada Erdi Aroan, izan ere, mende haietan ohikoa izan zen Azeri gizonezko izena.
Hala bada Azariain litzateke Nafarroako beste toponimo bat -ain atzizkia duena, horrelakoak ugariak dira Nafarroan, asko herri izen bihurtuak.

Santxosolo toponimoa

 Santxosolo da Gueñesko baserri bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Sanchosolo [N, TO]
Sanchosolo (cuadrilla de), Gueñes, a.1704, FogVizcayaMs.
Sanchosolo (la casa quemada en), Gueñes, a.1799, FogVizcayaMs.
Sanchosolo (varrio de), Gueñes, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko zaharrenak Lope G. de Salazarren Bienandanzas e fortunas liburukoak izan daitezke, XV. mendearen bukaera aldekoak. Liburuaren hiru kapitulutan daude toponimo honekikoak. Lehenik, 21. liburuarena (kapituluarena):
E ganó las azeñas de Llantada e de La Iseca e las azeñas de Sanchosolo, e las meyas de Landulizia e el solar de Aranguren, devaxo del Castillar, e fizo la torre mayor de Salzedo e el solar de Lezcano e la torre que dexó començada e otros muchos eredamientos.
Hurrengoak, 23. liburuan:
E venieron Martín Sánchez de Palaçio a Martín Sánchez de Ibargoen, su primo, con XL omes e fallaron en Sanchosolo a Sancho Lovo e a Lope Lovo e a Juan Lovo, fijos de Diego Sánchez Lovo, e otros quarenta omes de linaje de Marroquines de Salzedo, que dudavan de ir a la dicha Junta, aunque avían tregua; e juntos todos estos, venieron a la junta.
[...]
En estos días mataron omes de los Çamudianos en tregua malamente en Sanchosolo, cavo su casa estando seguro, a Juan Marroquín, fijo vastardo de Juan Marroquín de Montermoso; e después mataron a Marroquín de Sant Pero, su hermano de madre, aquellos mesmos, en tregua, porque quería querellar aquella muerte.
Azkenak, 24. liburuan:
Después de todo esto, llegó este dicho Ochoa Sánchez a Lope Garçía de Salazar en Sanchosolo, que iba a la muerte de Martín Sánchez de Palaçio, e díxole esta misma razón que dicho avía a los otros e la respuesta d'ellos e que a él devía plazer más que a todos porqu'él avía más deudo con el dicho Mendoça que todos ellos.
[...]
E juntados con él, no curando de las dichas treguas e juramentos que fecho avían él e los mejores de los suyos, quemó las casas de Ínigo Lana, que eran en la villa fronteras de los de Aedo, por consejo d'ellos e salió a Salsedo con toda su gente e quemó el cadahalso de Çalla de Lope Furtado e las sus azeñas de Sanchosolo e el cadahalso de Juan Roiz de Larragorria de Gordojuela; llegó a Carrança e quemó los dos cadahalsos de Tranbasaguas e las tres ferrerías que eran de Lope Garçía de Salazar, qu'él avía fecho en Carrança.
Toponimo hauek guztiek erakusten dute izena oso egonkorra izan dela, ez da aldatu azken bost mendeetan. Analisiak ez du zailtasunik, bi elementuz osaturik dagoelako, Santxo antroponimoa, alde batetik, eta solo izen arrunta, bestetik.

viernes, 15 de noviembre de 2024

Sansaburu toponimoa

 Sansaburu da Eibarko kale bat eta pilotaleku bat. XIX. mendeko lekuko bat dago Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan, 69. or.:

SANSABURU
Sansaburu 1857 Nomencl tor.
Toponimoak bi elementu izango zituen: Sansa, Santxa antroponimo emakumezkoaren aldaera eta buru izen arrunta. Blog honetan aztertu dira horrelako egitura duten toponimo gehiago, Diakoburu eta Beraskaburu toponimoak bezala. Azken honetan lekuko zaharrenak ezberdinak ziren, Berasco burua (1695, 1709) eta horrek zalantza eragiten du Eibarko toponimoaz, jakinik lekukotza XIX. mendearen erdialdekoa dela, gerta liteke lehenago *Sansoburu izatea eta gerora aldatzea, a-o > a-a, baina horretaz ezin ziur izan. Lekuko zaharragoek zalantza hori ezerezta lezakete, edo baieztatu.
Azken elementua buru da, baina toponimoak ez zuen Sansaren burua aipatuko, nahiz eta ezinezkoa ez izan. Beharbada toponimo handiago baten zati bat aipatuko zuten, muturreko leku batean zegoena edo garaiago zegoena.

Kortaka toponimoa

 Kortaka da Aulestiko tontor bat, Bizkaian. Lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Cortaca (1780). Beraz, bi  mende eta erdi inguru iraun du aldatu gabe eta ziurrenik lehenagokoa da. Hala ere, ez du ezaugarri berezirik anzinakoa izateko. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, oinarrian korta izena, hainbat esanahi dituena eta toponimian nahiko hedatua. Azken elementua nabarmenena da, agian, -ka atzizki txikigarria dagoelako, Arkaka eta Labaka toponimoetan ere dagoena. Atzizki honek oso antzeko bat du, -ko, esanahi berdina duena txikigarritasun adierazlea ere badelako, baina bokala ezberdina du. Beharbada bitasun hau erromantzetik mailegatua da, honetan genero bereizketa egiteko, euskaran antroponimian sartuko zen eta gero lexiko orokorrera hedatu zen baina oraindik ez da zehaztu bi atzizkien arteko bereizketa, inoiz izan bada, antroponimiatik kanpo.

miércoles, 13 de noviembre de 2024

Armaola toponimoa

 Armaola da Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bizkaiko Ziortza-Bolibar herrian Armaolaerrota eta Armaolatorre daude, biak baserriak. Gipuzkoan, Seguran Armaola izeneko errota dago, baita Armaolako zubia ere. Azkenik, Zerainen Armaolazelai izeneko belardia dago.
Armaola deituraren XVII. eta XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Armaola [N, NO]
Armaola (Marttin de Gurpide) [Gurpidea (la cassa de) (pr.n.res)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea [N, NO]
Armaolea (Asencio de) [Aulestia (puebla de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea (Juan de), Ondarroa, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (M(art)in de), Cenarruça 17.1641, FogVizcayaMs.
Armaolea (ynquilino) (Joseph de), Arbazegui, a.1745, FogVizcayaMs.
Liburu horretan Ziortza-Bolibarko toponimoa dago, baina Armaolea izena du:
Armaolea [N, TO]
Armaolea (el molino de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Armaolea (el molino de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Cenarruça 17.1641, FogVizcayaMs.
Armaolea (la caseria de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (la cassa de), Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea (la ferreria de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Armaolatorre toponimoaren lekuko zaharrenetan Armaolea nagusi da: Armaolea (1626), Armaola (1635), Armaolea (1638, 1641). Baina toponimoa, ikusi dugun bezala, deitura ere bazen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mende hasieratik lekuko ugari daude Armaola deitura dutenak:

Armaolea deituraren lekukoak gehiago dira, eta zaharragoak:
Bukaerako ezberdintasunak sartaldeko euskararen ezaugarri bat du, aa > ea bilakaera, eta Armaolari artikulua eranstean disimilazio hori ere gertatu zen: Armaola + -a > Armaolea.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ola izena, oso ohikoa toponimian eta oinarrian arma izena. Ziurrenik aipatutako herrietan burdinola bat izango zen, armak egiten zituena. Beharbada garai batean *armaola izeneko hitz elkartua izan zen, armak egiten aritzen ziren burdinolak izendatzeko, baina horren ustezko aztarren bakarra aztertutako toponimoak dira.

Eztanda toponimoa

 Eztanda da Gabiriako baserri bat. Eztanda bada erreka baten izena, Gipuzkoako hainbat herri zeharkatzen dituena, Beasain, Gabiria, Mutiloa eta Ormaiztegi. Dirudienez, azken herri hauetan Eztandaerreka izena ere badu.
Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan agertzen da, Aztiria zozkerakoa:

*EZTANDA (prop.)
Toponimoaren lekuko zaharrena egungoa bezalakoa da, Eztanda (1857), Izendegi Geografiko Ofizialeko datuen arabera. Lekuko ugaritan Estanda aldaera dago, herskari aurreko txistukarien neutralizazioaren eraginez, ziurrenik.
Toponimoak hitz ezagun bat gogorarazten du, eztanda, hain zuzen. Baina zaila da hitz hori ulertzea testuinguru toponimiko batean. Baina badago beste azalbide bat, bestea baino apur bat konplexuagoa, herskari asimilazio bat gertatu zenaren ondorengoa izatea. Beraz, hasieran toponimoaren bi herskariak ez ziren horzkariak, baina berdindu ziren. Atzeranzko urratsa egin eta bukaerakoa belare bihurtuz, *Eztanga eskuratuko genuke, Estanga toponimoaren ia berdina. Gainera, azken toponimo honetarako eman genuen etimologia horretarako ere egokitu litzateke, baserri izateaz gain erreka ere badelako. Beharbada, hasierako toponimoa *Estanga zen eta eztanda izenaren eraginez, txistukaria ere aldatu zen.
Laburbilduz, garai batean *Eztanga > Eztanda bilakaera gertatu zen, eztanda hitzaren berdintasunak prozesuan lagunduko zuen. Ziurrenik askoz lehenago galduko zen *eztanga/*estanga hitz zahar galduaren oroimena.

lunes, 11 de noviembre de 2024

Pepato toponimoa

 Pepato da Laudioko tontor baten izena. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, Pepato (1993). Bildu diren beste lekuko guztietan izen bera dago, beraz, Pepato baino ez dago analizatzeko.
Toponimoa bitxia da, oso antz handia du Pepe izenarekin, Jose antroponimoaren hipokoristikoa. Bide honetatik jarraituz, bukaeran -to atzizki txikigarria genuke, Suinto antroponimoan ere dagoena. Oinarrian Pepe zein Pepa izan daitezke, lehenak bukaerako bokalean aldaketa ezaguna bat gertatuko zitzaion, cf. otsa-, otso izenaren eratorpen aldaera. Baina Pepa ere badenez, litekeena da Pepa + -to izatea. Dirudienez, ez da *Pepatoren lekukorik jaso eta, beraz, Laudioko Pepato toponimoa litzateke antroponimo hipokoristiko honen agerpen bakarra.

Arkaganeta toponimoa

 Arkaganeta da Meñakako baso bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, arkaganeta (1986). Hala ere, toponimoaren elementuak argiak dira, arka izena, gan, gain hedatuagoaren aldaera eta, azkenik, -eta atzizkia. Interesgarria da arka izenaren agerpena toponimian, uharka hitz elkartuaren sinonimotzat har daitekeena, hitza Uarkalde toponimoan dago, beste batzuen artean. Arkaren agerpen batzuk dira Arkaburua eta Arkauti toponimoak, azken honetan nahiko argia litzateke uharkarekiko sinonimia.
Meñakako toponimotik oso hurbil Gonda erreka dago eta, beraz, emandako etimologiaren sendogarria da.

viernes, 8 de noviembre de 2024

Lizaldre deitura

 Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera, Lizaldre deitura nafarra da, hangoak direlako agertzen diren lekuko urriak, guztira 70 pertsonak dute, lehenengo edo bigarren deituratzat:

Zoritxarrez, ez dago eskura herriz herriko hedadura, hor ikusi ahal litzateke toponimo honen sorburua, baina Nafarroakoa izanik, euskararen bitartez azal daiteke, nahiz eta bukaerako silabaren egitura ez izan batere ohikoa euskal hitzetan. Deiturak beste bat gogorarazten du, Lizarralde, askoz lekuko gehiago dituena. Hedadura gehiena Araban eta Gipuzkoan du, Nafarroan ere lekukoak ditu:
Sarrera honetan proposatzen dugu Lizaldreren jatorria Lizarralde deituran dagoela. Aldaketa bat gertatu zen, ziurrenik sinkopa bat, azentuaren eraginez bokal bat galdu zen, hirugarren silabakoa eta horrek beste aldaketa bat eragin zuen: *Lizarralde > *Lizarlde > Lizaldre, dardarkaria hurrengo silabara mugitu zen, azkenera.
Horrela, deitura erabat azaldu da, ezin jakin, eskura dauden datu urriekin, deituraren jatorria toponimo batean dagoen ala aldaketa bera deitura zenean gertatu zen.

Erenzaba toponimoa

 Erenzaba da Aranaratxeko aurkintza bat. Lekukoak XVIII. mendean hasten dira eta bi izen tartekatzen dira, Erenzaba eta Erenzau:

erenzaucoeguia (1735)
erenzaba (1737)
herenzauco lezeadana (1867)
erenzaba (1884)
lenzaba, alto de (1884)
Badirudi lekuko eratorriek *Erenzau erakusten dutela eta toponimoa bakarrik dagoenean, Erenzaba. Azken honen azken bokala artikulua izan daiteke eta, beraz, antzinako toponimoa Erenzau izango zen. Artikuluaren gehiketa fenomeno ezaguna da euskal toponimian. Bilakaera hori, toponimoei artikulua gehitzea, beste zenbait eremutan ere ezaguna da, hala nola Araban. Ez da, beraz, fenómeno ezezaguna.
Erenzaba toponimoak tarteko *Erenzaua izan zuen baina -ua bokal bilketa -ba bihurtu zen, lekukorik utzi gabe, aldaketa bera zenbait toponimotan gertatu da, cf. Mutilba (N), Mutilua zaharrago batetik.
Aldaera zaharrena *Erenzau izanik, hortik hasi behar da ikerketa lana eta bukaera horrek bilakaera ezagun bat gogorarazten du, -anu > -au, cf. Gomizau toponimoa, Nafarroan. Atzeranzko urratsa egin eta *Erenzano moduko toponimoa izango zen garai batean, eta hau Terentius antroponimoarekin lotzekoa litzateke: Terentius + -ano > *Terentiano > *Erenzau. *Terentiano eta *Erenzau aldaeren arteko aldeak badira, lehenik t- herskariaren galera, bigarrenez, -tia- > -za- bilakaera; hirugarrena, sudurkariaren galera, eta azkenik, -ao > -au diptongoaren sorrera, baina azken urrats hau beharbada ez zen gertatu eta bukaerako bokala antzinatasun seinalea da. Hitz hasierako kontsonantearen galera disimilazioz gerta zitekeen, baina horrek eskatuko luke oso garai zaharrean gertatzea edo, bestela, hasierako herskarien egonkortasun ezak azalduko luke aipatutako galera.

miércoles, 6 de noviembre de 2024

Miriategi toponimoak

 Bizkaiko herri berean, Arratzun, daude Miriategi izeneko etxeak, Loiolako Miriategi eta Miriategi. Azken honek lekuko bakarra du, Miriategui (1826). Bestearen lekukoak aurreko mendean hasten dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik jasoak:

Miriategui (1704)
Miriategui (1745)
miriategui (1796)
[...]
Lekuko gehiago daude, ia guztiak XVIII. mendekoak baina bat aurreko mendekoa da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aipatutako lekukoak daude:
Miriategui [N, TO]
Miriategui (la casa de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Miriategui (la caseria de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Miriategui (la cassa de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.


Miriategui [N, NO]
Miriategui (Diego de) [Arragoeta (la caseria de)], Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (Domingo de Pertica), Arrazua, a.1798, FogVizcayaMs.
Miriategui (Joseph de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (M(a)r(ti)n de) [Miriategui (la cassa de)], Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Joseph de), Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Juan de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui viuda (ynquilino) (Fran(cis)ca de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoa deitura bihurtu zen eta horri esker lekuko zaharragoak ditugu, herri berekoak, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen erdialdetik lekukoak ugariak dira:

Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Lehenengo elementua antroponimo bat litzateke, emakumezkoa, *Miria, lekuko antroponimorik ez dago baina bai toponimikoak. Mitxelena eta Irigaraiaren Nombres vascos de persona lanean informazioa dago izen honetaz, 120. or.:
Beraz, Miriategi litzateke *Miria antroponimoaren beste lekuko bat, Arratzuko toponimoaren bitartez gureganaino heldutakoa.

Antxikoa toponimoa

 Antxikoa da hiru baserritako izena, bi daude Bizkaian, Berriatuan eta Ondarroan. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Anchicoa [N, TO]
Anchicoa (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Renteria (barrio de)], Ondarroa, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de), Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Verano (cofradia de)], Mallavia, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Arttiuay (rebal de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Somera (calle de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.

Beste baserria Araban dago, Aramaion. XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
ANCHICOA, caserío de Barajuen.
Gainera, herri berean oso antzeko toponimo bat zegoen, hau ere baserria:
ANCHICO, caserío de Uncella.
Lekuko zaharragoak badira, XVI. mende hasierakoak, baina ez da ziurra toponimoa izatea, beharbada aitaren izena aipatua zelako, Honra de hidalgos, yugo de labradores liburuan daude hurrengo bi lekukoak 28. agirian, 1510. urtekoan. Lehenengoa 185. orrialdean dago:
Juan de Anchico e Andres de Lasaga, su suegro, quatorse mill mrs.
Azkena, hurrengo orrialdean:
Ochoa de Anchico, diez e syete mill mus.
Izan ere, Antxiko antroponimoa herri berean aurkitzen da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen den bezala, 125. or.:

Salaberriren iritziz, Antxo izenetik sortuko zen Antxiko, baina ez da ezinezkoa Santxiko antroponimotik ere sortzea, ondoren txistukari disimilazioagatik hasierakoa galdu zen, Ansuri toponimoan gertatu bezala. Azken batean Antso/Santxo antroponimoaren hipokoristiko bat da, eta bide bat baino gehiago badago ere, bietatik Antxiko izeneraino heltzen da, arazorik gabe.
Antxikoa azaltzeko, pentsatu liteke beste askotan bezala artikulua gehitu zitzaiela.

lunes, 4 de noviembre de 2024

Liquete deitura

 Liquete deitura ez da oso ezaguna, baina Espainiako Gaztela eta Leonen autonomia erkidegoko probintzietan du lekuko gehien, Espainiako nazio estatistika institutuaren web-guneko datuen arabera:

Ikus daitekenez, Bizkaian ere lekuko batzuk daude baina ziurrenik kanpotik etorritakoenak dira. Deitura honek badu oso antz nabarmena Bizkaiko leku izen batekin, Liketi toponimoarekin, Zallakoa. Bere sarreran adierazi genuen bere jatorria Nicetus antroponimo latinean zela eta euskararen barruko egokitzea jasan zuela. Etimologia bera eman dezakegu Liquete deiturarentzat, ezberdintasun bakarra da bukaerako bokala eta hau erromantzearen eraginez gertatuko zen. Bilakaera hori Euskal Herriko toponimian ere agertzen da, Oñati herriaren erdal izena Oñate delako.
Laburbilduz, garai batean izan zen Liketi antroponimoa euskal lurretan, hau deitura bihurtuko zen eta apur bat aldatu eta Gaztela-Leongo lurretan aurkitu zituen bizilekua eta iraupena.